Gizartea -

Trafikoa

13 ibilgailuren arteko istripu batek auto ilara luzeak sortu ditu AP-8 autobidean, Orio parean

07:45ean jazo da hainbat ibilgailuren arteko ezbeharra, eta bi errei itxi behar izan dituzte. 12:00etarako autobidetik kendu dituzte auto guztiak.

Ilarak sortu dira Kantabriako noranzkoan. @TrafikoaEJGV
Ilarak sortu dira Kantabriako noranzkoan.
Ilarak sortu dira Kantabriako noranzkoan. @TrafikoaEJGV

0:20

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

13 autok istripua izan dute asteazken honetan AP-8an, Orio (Gipuzkoa) parean eta Kantabriarako noranzkoan, Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez.

Ezbeharra 07:45 aldera jazo da, eta bi errei itxi dituzte. Ondorioz, 6 kilometroko ilarak sortu dira, baina 12:00etan 3 kilometrokoak ziren ilarak.

Istripuaren ondorioz zaurituak daude, baina ez daude larri, eta oraingoz ez dituzte ospitalera eraman behar izan.

Ez da EAEko errepideetan izandako ezbehar bakarra. Bizkaian, kamioi batek eta auto batek talka egin dute gaur A-8an, Barakaldo parean, eta ilarak sortu dira Kantabriarako noranzkoan, eskuineko bi erreietan traba egiten geratu baitira ibilgailuok.

Ezbeharra 07:00ak aldera jazo da, BEC parean. Ez da inor zauritu, baina ibilgailuak bidetik kendu bitartean, pilaketak sortu dira. 

07:35 aldera garbitu dute bidea, baina ilarak zeuden oraindik Kantabriako noranzkoan. 

Bizkaian, baina N-634 errepidean, auto bat bidetik atera eta erdibitzailearen kontra joan da, Galdakaon. Errei bat dago itxita. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Bizkaia Barakaldo Gizartea Eguneko albisteak Orio argazkiak Albisteak A-8 Autobidea