Gizartea -

Ekialde Hurbila

Israelen bizi den euskal herritar bat desagertuta dago Hamasek erasoa abiatu zuenetik

Bilboko 46 urteko gizonezkoa Kisuffim kibbutzean bizi zen gaur egun bikotekidearekin. Espainiako Atzerri Ministerioak jakinarazi du espainiar nazionalitateko bi pertsona daudela desagertuta. Ivan Illarramendi da bata eta 19 urteko neska bat bestea.

Kissufim kibbutzean, Gazatik gertu (irudian), bizi omen da desagertutakoa. EFE
Ke zutabeak Gazan, Israelek egindako aire bidezko erasoen ostean.
Kissufim kibbutzean, Gazatik gertu (irudian), bizi omen da desagertutakoa. EFE

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ivan Illarramendi Saizar, 46 urteko euskal herritarra, desagertuta dago Israelen larunbatetik, alegia, Hamasek ezusteko erasoaldia egin zuenetik. Hala baieztatu diete iturri diplomatikoek hainbat albiste agentziari.

Aurrez, Espainiako Atzerri Ministerioak jakinarazi du espainiar nazionalitateko bi pertsona daudela desagertuta (horietako bat litzateke Illarramendi). Jose Manuel Albares jarduneko Atzerri ministroak ez du bi desagertutakoen daturik eman nahi izan. "Segurtasun eta errespetu arrazoiak" aipatu ditu. "Oso gertutik ari gara jarraitzen, badakigu nortzuk diren eta agintariekin eta euren familiekin harremanetan gaude", azaldu du. 

Iturrion arabera, Illarramendi Kisuffim kibbutzean (Gazatik bi kilometrora) bizi da bikotekidearekin. Zarautzen jaio eta ondoren Bilbon bizi izan da urte askoan, baina Euskal Herria utzita, Kisuffim asentamenduan bizi da gaur egun. 

Beste desagertua Maya Villalobo Sinvany da, nazionalitate bikoitza (espainiarra eta israeldarra) duen 19 urteko emakumea. Nahal Oz base militarrean (hori ere Gazatik oso gertu) zegoen erasoa gertatu zenean, soldaduska egiten ari baita. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Istiluak Bilbon gaur Eusko Jaurlaritza Gazako Zerrenda Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Israel Hamas albisteak Zarautz argazkiak Palestina Ekialde Hurbila gaur