Ustez Israelgo Armadak burutu duen erasoak Hezbollah talde xiitaren misil biltegi bat eta Jibrinetik gertu kokatutako entrenamendurako toki bat zituen jomugan.
Aste Santua da eta Jerusalemgo Hiri Zaharra ia hutsik dago. Dendetan ia ez dute bezerorik eta Zisjordanian bizi diren palestinar kristauek hiri santua bisitatzeko baimenik ez dute lortu.
Atzo, NBEko Segurtasun Kontseiluak lehen aldiz "berehalako" su-etena eskatu zuen Gazarako. Ebazpenak 14 babes jaso zituen bozketan, kontrako botorik ez, eta abstentzio bakarra izan AEBena izan zen.
25 orrialdeko agiriaren arabera, Israelek gutxienez hiru "ekintza genozida" egin ditu nahita, 1948ko Genozidio Delitua Prebenitzeko eta Zigortzeko Konbentzioan hala definitzen direnak.
Ebazpenak 14 babes jaso ditu bozketan, kontrako botorik ez, eta abstentzio bakarra izan da, AEBena. Errusiak eta Txinak iragan ostiralean Washingtonek aurkeztutako ebazpen proposamen bati betoa jarri ostean gertatu da.
Lior Haiat Israelgo Atzerri ministroak Sanchez kritikatu du eta ostiralean Espainiak, Irlandak, Maltak eta Esloveniak sinatutako adierazpena jomugan jarri. Lau herrialdeak Palestinaren aitortza egiteko prest azaldu ziren.
Kamala Harris AEBko presidendeteordeak adierazi duenez, Egiptoko mugatik gertu, Zerrendako hegoaldean, desplazatutako 1,2 milioi gazatarrek "ez dute nora jo", eta hortaz, gune horretan erasoaldia egitea "akats larria" litzateke.
"Gure zaintzapean gertatzen ari den tragedia gorabehera, Israelgo agintariek NBEri jakinarazi diote jada ez dutela UNRWAren elikagai konboirik onartuko iparralderantz", jakinarazi du Philippe Lazzarini ordezkari nagusiak.
NBEko buruak adierazi duenez, "ahal den guztia" egin behar da Israelek Rafahn eraso egin ez dezan. Sinai penintsula eta Gazako Zerrenda lotzen duen hiri horren mugako igarobidea bisitatu ondoren egin ditu adierazpenok.
Bi kide iraunkor horiez gain, Aljeriak ere egin du AEBk NBEko Segurtasun Kontseiluan aurkeztutako ebazpenaren kontra. Guyana abstenitu egin da, eta beste hamaika herrialdek aldeko botoa eman dute.
Eilateko portuko zuzendaritzak (Israelgo hegoaldea) iragarri du 120 beharginetatik 60 kaleratzeko asmoa duela, eta protestak aurreikusita daude. Milizia huthien erasoek ez dute etenik izan azken bost hilabeteetan, Itsaso Gorrian zein Adengo Golkoan.
Gutxienez 210.000 pertsona eraman dituzte gosetera iparraldean, eta 1,1 milioi gazatar baino gehiago egoera bera pairatzeko arriskuan daude. Bestalde, Netanyahuk baieztatu du Washingtonek "bere ideiak" aurkeztu ahal izango dituela Rafahen lurreko inbasioaren inguruan.
Israelek dio kontrolpean duela Al Shifa ospitalea, Gazako garrantzitsuena. Gainera, operazioak zehaztu gabeko hildako kopuru bat utzi duela adierazi dute, eta gutxienez 80 pertsona atxilotu dituztela, "jarduera terroristekin zerikusia dutelakoan".
Alemaniako kantzilerrarekin izan duen bileraren ostean adierazi du Rafahko zibilak ez direla han harrapatuta geratuko erasoaldia hasten denean. Scholzen ustez, "ezin gara besoak antxumatuta geratu, palestinarrak gosez hiltzen diren bitartean".
Milaka lagunek parte hartu dute igande honetan Kontxako badia osoa zeharkatu duen manifestazio gogoangarri batean, Alderdi Ederretik Haizearen Orraziraino. Bidean, hamar puntutan kultur emanaldiak izan dira eta 23 ilustrazio erraldoi erakutsi dira, denak ere ekitaldirako propio sortuak.
Haizearen Orrazian amaitu da Donostian, Palestinako genozidioarekin amaitzeko egin den manifestazio erraldoia. sirena hotsak entzutean, Ondarretako tuneletik Chillidaren eskulturetaraino zeuden ehunka lagun lurrean etzan dira, eta isiltasunean gogoratu dituzte Israelek Palestinan eraildakoak.
Palestinako "genozidioa" salatzeko manifestazioa egin dute gaur Donostian, Kulturatik Sortzaileak Palestinarekin ekimenak deituta, eta milaka lagunek bat egin dute deialdiarekin, tartean, kultur munduko kide ugarik.
Dohan bilduko dira oraingoan, Kairon batu beharrean, aurreko hitzorduak han izan diren arren. Egiptoko, Qatarko eta Israelgo ordezkariak egongo dira bileran, baina Hamasek ez du parte hartuko.
Azken orduetan, gora egin du hildakoen (31.553) eta zauritutakoen (73.546) kopuruak. Gainera, UNICEFek ohartarazi du bi urtetik beherako hiru haurretik batek desnutrizio handia daukala.
KEM-MOC mugimendu antimilitaristak egin du protesta Bilbon, banketxearen Akziodunen Batzar Orokorraren biharamunean, eta gogorarazi du BBVAk 5.400 milioi euro dituela inbertsio militarretan eta proiektu energetikoak okupatutako Palestinan.
World Central Kitchen erakundearen bidez bildutako hornidura ostiralean iritsi zen Gazako kostara, baina lanak izan dituzte 200 tona laguntza itsasontzitik atera eta banatzeko.
Open Arms eta World Central Kitchen (WCK) gobernuz kanpoko erakundeek itsasotik bideratutako laguntza Gazako Zerrendan sartu da. Datozen egunetan beste 400 tona elikagai iristea espero da.
"Open Arms" ontzia Gazako Zerrendako kostaldera iritsi da gaur, Zipretik atera eta hiru egunera. Duela gutxi zabaldu den korridore humanitarioa erabiltzen duen lehen itsasontzia da.
Ontzia asteartean atera zen Zipretik. Gobernuz kanpoko erakundearen arabera, "zailtasun goreneko" misioa da honakoa, eta hainbat aldiz atzeratu behar izan dute eguraldia eta segurtasun bermeak direla eta.
Halaber, Gazan berehalako su-etena ezartzeko deia egin du, "gosete arrisku larriari aurre egiteko", eta bahituak baldintzarik gabe eta berehala askatzeko.
Basem Naim Hamaseko nazioarteko harremanen arduradunarekin eta ministro islamista ohiarekin hitz egiteko aukera izan du Mikel Ayestaranek. Hamaseko kideak uste du talde islamista "indartsu" dagoela eta Israelek egin duen su-eten planteamendua "tranpa" bat besterik ez da.
Ontziak 200 tona janari eramango ditu Gazara: irina, arroza eta atun latak, besteak beste. Helburua, duela bost hilabete Israelen erasoaldia hasi zenetik Zerrndan dagoen gosetea arintzea da.
Israelen erasoaldiak ez du etenik, eta Hamas bahituak trukatzeko negoziaketari berrekiteko prest agertu da, baina Israelek behin betiko su-etena hitzemanez gero.
World Central Kitchen gobernuz kanpoko erakundeko Linda Rothek adierazi du badirela zenbait faktore abiatzeko momentua baldintzatzen dutenak: eguraldia, segurtasun bermeak eta Israelen baimenak, kasu.
GKEaren ustez, "berehalako eta behin betiko su-etena da irtenbidea, laguntza humanitarioa mugako pasabide guztietatik eta Zerrendaren barruan modu seguruan eta murrizketarik gabe sartzearekin batera". Open Armsen ontzi bat Gazara abiatzeko zain dago Zipren, 200 tona elikagairekin.
Baimenak eskuan, 200 tona janari bidaliko du gobernuz kanpoko erakundeak. Nazio Batuen Erakundeak (NBE) nabarmendu du laguntza oro beharrezkoa dela baina ezerk ezin duela ordezkatu lurrez eskala handian iristen den laguntza. Israelek laguntza-fluxua murriztu duela ere salatu dute.
Lurrez zein airez Gazara iristen den laguntza oso urria da, eta, horregatik, itsasoz korridorea zabaldu, eta laguntza bidaliko da Gazara. Open Armsen ontzian 200 tona laguntza kargatu dute Zipren, eta bi egun beharko ditu Gazako Zerrendara iristeko.
Gazako zeruan berriro hegazkinak, paraxuten laguntzarekin janari fardoak botatzen. Egiptotik apenas sartzen da laguntzarik. Jabalian gaur zorte apur bat izan dute batzuek, ahora eramateko zerbait lortu baitute; nahikorik ez, hala ere. Bonben ondorioz ez ezik, gosez ere hiltzen ari dira Gazan.
"Ezerk ezin du ordezkatu eskala handiko laguntza lurretik banatzea", NBEren ustez. Israelek murriztu egin du laguntzaren sarbidea Nazioarteko Justizia Auzitegiak kontrakoa egitea eskatu zionetik.
Nazioaren egoerari buruzko hitzaldian, laguntza humanitarioa "trukerako txanpon gisa" erabiltzeari uzteko eskatu die presidente estatubatuarrak agintari israeldarrei.
Datorren larunbatean abiatuko da Ramadana, eta komunitate musulmanarentzat hilabete sakratua den honetan, Netanyahuren gertuko zenbait ministrok Meskiten Zabaldegia delakoan otoitza debekatzea eskatu zuten.