Gizartea -

Eguraldia

Tenperatura altuengatik abisu horia ezarri dute biharko Euskadin, lehen aldiz urrian

Tenperatura altuenak kostaldeko barnealdean espero dira. Igande honetan ere bero izan dugu protagonista: 30º izan dira hiriburu guztietan, eta hainbat udalerrietan 35º-tik gora ere erregistratu dira, besteak beste, Balmasedan, Laudion edo Bergaran.

Egun beroa Bakion. Argazkia: Jabier Sarriugarte
Egun beroa Bakion. Argazkia: Jabier Sarriugarte
Egun beroa Bakion. Argazkia: Jabier Sarriugarte

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak abisu horia ezarri du astelehen honetarako 36 ºC-ra iritsiko diren tenperatura altuengatik, bereziki EAEko mendebaldean.

Abisua 14:00etatik 19:00etara egongo da indarrean, arratsaldean haizeak ipar-mendebaldera egin eta tenperaturak jaitsiko baititua. Hego-haizeak indarra hartuko eta, horren ondorioz, Kantauri isurialdearen barnealdean tenperatura 35 ºC ingurura irits liteke. Kostaldean ere bero egingo du, eguerdi inguruan edo arratsaldean haize aldaketa izan arte; orduan haizeak mendebal/ipar-mendebaldera egingo du, zakar samar, eta mendebaldetik ekialdera hedatuko da aldaketa. Hortik aurrera, tenperatura jaitsi egingo da eta behe-hodei batzuk ere sartuko dira. Hegoaldean, berriz, maximoak aurreko egunekoen oso antzekoak izango dira eta giroa eguzkitsua izango da egun osoan.

Igande honetan ere bero izan dugu protagonista. Euskalmeteko estazio meteorologikoek erregistratu dutenez, 30º izan dira hiriburu guztietan, eta hainbat udalerrietan 35º-tik gora ere izan dira, besteak beste, Balmasedan, Laudion edo Bergaran.

Asteartean tenperaturak behera egingo du nabarmen eta euria egingo du ipar partean. Fronte hotz baten muturrak lurraldea zeharkatuko du, nahiko azkar, eta horrekin batera hodeiak ugaritu eta euria egingo du Kantauri isurialdean. Iparraldeko haizea ibiliko da eta tenperatura maximoak nekez iritsiko dira 22-23 ºC-ra.

Asteazkenetik aurrera lainoak joaten hasiko dira eta astebururako eguraldi eguzkitsuagoa espero da.

Kontsulta ezazu eguraldiaren iragarpena eitb.eus-en, eta bidali zure argazkiak eta bideoak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gipuzkoa Araba Alerta meteorologikoak Euskal Autonomia Erkidegoa Hondartzak Eguraldia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Bero-boladak