Gizartea -

EGURALDIA

'Sanmigeletako uda txikiak' aurreikuspenak bete ditu eta 33-34º inguru izan dira Bizkaian eta Gipuzkoan

Igandean joera berari eutsiko diogu, eta astelehenean bero handiagoa dator. Asteartean, berriz, aldaketa datorkigu.

Jendea Getxon. Argazkia: Begoña Barrutia
Jendea Getxon. Argazkia: Begoña Barrutia
Udako giroa eta hondartzak jendez gainezka, iraileko azken egunean

0:32

E. JAUREGI OIARTZABAL | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iragarrita zegoen eguraldia izan dugu larunbat honetan. San Migel dataren inguruan – irailak 29 – 'San Migeleko uda txikia' bezala ezaguna den fenomeno meteorologikoa izaten da, eta aurten ere hala izan da. Klima lehorra eta epela nagusi izan dira.

Azken egunetako ildo beretik egun eguzkitsua izan da gaurkoa eta tenperatura atseginak nagusitu dira. Kostaldean 30 graduren bueltan ibili dira termometroak eta barrualdean gorago kokatu da merkurioa.

Araban, Gasteizen eta Agurainen neurtu dira maximoak eta 31 gradu neurtu dituzte.

Bizkaian 34 gradu izan dituzte Igorren eta 33 Zornotzan, Galdakaon eta Mungian.

Donostian termometroak 27 graduren bueltan ibili dira. Barrualdean, berriz, 30 graduren langa gainditu dute. Bergaran edo Arrasaten, adibidez, 33 gradu neurtu dituzte.

Nafarroan Tuteran 31 gradu izan dituzte.

Iparraldean, Biarritzen, 29 gradu neurtu dituzte.

Bañistas en Bakio. Foto:

Bihar, igandea, uda giroko eguraldia izango dugu Euskalmeten iragarpenaren arabera. Kostaldean antzeko tenperaturak izango ditugu eta barnealdean pare bat gradu egingo dute gora. Zerua oskarbi egongo da egun osoan, baina ez da baztertzen arratsalde-gau partean behe-hodei batzuk edo lanbro pixka bat sartzea kostaldean.

Hegoaldeko haize ahula ibiliko da, eta eguerdi aldera kostaldean iparraldetik finkatuko da.

Astelehenean ere bero egingo du. Kantauri isurialdean, hegoaldeko haizea indartu egingo denez, tenperaturak gora egingo du. Hegoaldean, berriz, maximoak pare bat gradu jaits daitezke.

Arratsaldean edo arratsalde-gauean, litekeena da haizeak mendebal/ipar-mendebaldera egitea kostaldean; horren ondorioz, behe-hodeiak ugaritu litezke kostaldean eta Kantauri isurialdeko zenbait tokitan.

Asteartean aldaketa iritsiko da. Tenperatura maximoek 10 gradu egingo dute behera eta udazken giroa nagusituko da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Iparraldea Euskal Autonomia Erkidegoa Hondartzak Eguraldia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Bero-boladak