Gizartea -

Eguraldia

Nafarroa ekialdeak eta Bizkaia barnealdeak normaltasuna berreskuratu dute, egunotako ekaitz gogorren ostean

Atzo arratsaldean metro koadroko 30-50 litro pilatu ziren Foru Erkidegoko erdialdean eta ekialdean. Bizkaian, Durangaldean izan ziren zaparrada mardulenak, eta Basaurin, larunbateko euri erauntsiaren kalteak garbitzen jarraitzen dute.

Ekaitza Durangon. Argazkia: EITB Media
Ekaitza Durangon.
Batez ere Durangaldean egin du gaur euria, EAEn

0:32

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Larunbateko eta igandeko ekaitz bortitzen ostean, lasaiagoa izango da giroa gaur. Hori bai, Euskalmetek ez du baztertu arratsaldean zaparrada mardulak egitea, zenbait tokitan trumoitsuak. 

Atzo arratsaldean Nafarroako erdialdea eta ekialdea gogor kolpatu zuen ekaitzak. Aemeten arabera, metro koadroko 30-50 litro pilatu ziren bi orduan. Txingor handia ere egin du.

Zangoza inguruan hasi zen euri-jasa, tarteka baita txingorra ere, eta, inguru horretatik gorantz, Pirinioetaraino iritsi zen ekaitza. Euri erauntsiak izan ziren nonahi, eta ur-putzu handiak sortu. Leireko monastegi barrura ere sartu da ura. Ezkarozen, bestalde, argindarrik gabe geratu dira.

Pitillasen, ur putzu handi batean ez atzera ez aurrera geratutako ibilgailu bat erreskatatzen joan behar izan ziren suhiltzaileak:

Durangaldea eta Nerbioi-Ibaizabal, kaltetuenak Bizkaian

Larunbatean euri eta txingor oldeak kaleak urez estali zituen Bilbon, Txorierrin eta Nerbioi-Ibaizabal inguruan. Atzo arratsaldean, bestalde, Durangaldea jo zuen gogorren. 

Euskalmeteko estazioetan jasotako datuen arabera, atzo ordubetean 25 litro pilatu zituzten Gorbeian (Zigoitia), euri gehien jaso duen estazioan, hain justu. 

Bernan (Iurreta) 19,8 litro bildu zituzten ordubetean; Mañarian, 13,5; Urkiolan, 13, eta Iurretan 12. Ur putzu handiak sortu ziren Iurreta, Durango edo eta Abadiñon, eta zuhaitzak ere bota zituen haizeak, besteak beste, Urkiola inguruan.

AP-8 autobidean, Eibar parean, Bilborako noranzkoan errei bat itxita egon zen errepidera eroritako zuhaitz batek traba egiten zuelako, eta beste hainbeste gertatu zen Abadiño aldean, Donostiarako noranzkoan.

Bizkaiko suhiltzaileek, bestalde, hainbat irteera egin behar izan zituzten Durangaldean, euriak eragindako arazoei aurre egiteko. Iurretan eta Durangon arratsalde hasierako ekaitzen ondorioz pilatutako ura kentzen aritu ziren arratsaldean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Arabako herriak Azken ordukoa Bizkaia Gipuzkoa Nafarroako albisteak Araba Iparraldea Alerta meteorologikoak argazkiak EAE Eguraldia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Uholdeak Ekaitzak