Gizartea -

Eguraldia

Igandeko ekaitzak Nafarroa ekialdean eta Durangaldean izan du eragina, batik bat

Ordubetean 25 litro pilatu dira Gorbeian, euri gehien bota duen eremuan. Gainera, Bernan 19,8 litro bota ditu ordubetean, Mañarian 13,5, Urkiolan 13 eta Iurretan 12.

Ekaitza Ezkarozen. Argazkia: EITB Media
Ekaitza Ezkarozen. Argazkia: EITB Media
Ekaitza Ezkarozen. Argazkia: EITB Media

Itxaso Leon Kareaga | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Atzoko azken orduetako ekaitz bortitzen ostean, igande honetan bide beretik jarraitu du eguraldiak, egunaren bigarren zatian bereziki. Arratsaldean zehar, euri zaparrada mardulak egin ditu Nafarroa ekialdean eta Durangaldean, batik bat.

Larunbat arratsalde-iluntzean ekaitzak gogor jo zuen Bizkaian, eta euri eta txingor oldeak kaleak urez estali zituen Bilbon, Txorierrin eta Nerbioi-Ibaizabal inguruan, eta gaurko lehen ekaitzak ere bertatik sartu dira, ekialdean gogorrago jo duten arren.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak amaitutzat eman du 19:00ak aldera Euskal Autonomia Erkidegoan arratsaldeko ordubietatik prezipitazio handiengatik ezarritako abisu horia. Izan ere, ordubetean 25 litro pilatu dira Gorbeian, euri gehien bota duen eremuan alegia.

Gainera, Bernan 19,8 litro bota ditu arratsaldean ordubetean, Mañarian 13,5, Urkiolan 13 eta Iurretan 12. Ur putzu handiak egin dira Iurreta, Durango edo eta Abadiñon, eta zuhaitzak ere bota ditu haizeak, besteak beste, Urkiola inguruan.

Batez ere Durangaldean egin du gaur euria, EAEn
Batez ere Durangaldean egin du gaur euria, EAEn
Batez ere Durangaldean egin du gaur euria, EAEn

0:32

AP-8 errepidean, Eibar parean, Bilborako noranzkoan errei bat itxita egon da errepidera eroritako zuhaitz batek traba egiten zuelako, eta beste hainbeste gertatu da Abadiño aldean, Donostiarako noranzkoan.

Nafarroan ere, Ezkurrako basoan, halaxe gertatu da, Luis Dadebat Imaz erabiltzaileak bidali digun argazkian ikusten denez.

Haizeak zuhaitza bota du Ezkurran. Argazkia: Luis Dadebat Imaz

Gainera, Nafarroako suhiltzaileek Esteribarren esku hartu behar izan dute eroritako zuhaitz bat kentzeko.

Bizkaiko suhiltzaileek, bestalde, hainbat irteera egin behar izan dituzte Durangaldean, euriak eragindako arazoei aurre egiteko. Iurretan eta Durangon arratsalde hasierako ekaitzen ondorioz pilatutako ura kentzen ari dira.

Markinara ere iritsi da ekaitza, eta, euriaz gain, haizea nagusitu da. Gogor astindu du ingurua, Ricardo Barrutia EITB Mediako erabiltzaileak arratsaldeko lehen orduan grabatutako bideoan ikusi daitekeenez.

Haize bolada gogorrak ekarri ditu ekaitzak Markinara
Haize bolada gogorrak ekarri ditu ekaitzak Markinara
Haize bolada gogorrak ekarri ditu ekaitzak Markinara

0:40

Beranduago, Nafarroan sartu eta Erribera eta zentro-ekialdea zeharkatu ditu, zenbait herri gogor astindu dituelarik. Ekialdean, Zangoza inguruan hasi da euri-jasa, tarteka baita txingorra ere, eta, inguru horretatik gorantz, Pirinioetaraino iritsi da ekaitza.

Hainbatetan izan da euri erauntsia arratsaldean zehar; ur-putzu handiak sortu dira nonahi, eta Leireko monasterio barrura ere sartu da ura. Ezkarozen, esaterako, argindarrik gabe geratu dira.

Ekaitza sartu eta gaua egin da Ezkarozen
Ekaitza sartu eta gaua egin da Ezkarozen
Ekaitza sartu eta gaua egin da Ezkarozen

2:20

Ekaitz bortitzek Nafarroako ekialdea ekortu dute, eta erdialdeko eremuetan metro koadroko 30-50 litro pilatu dira bi ordutan, AEMET agentziaren arabera. Txingor handia ere egin du.

Unera arte, ez da gorabehera garrantzitsurik izan, baina suhiltzaileak hainbat lekutan ari dira lanean, ura txikitzen edo garbitzen, Artiedan adibidez.

17:20 aldera euria eta haizea indartsu iritsi dira Zaraitzu bailarako Jaurrieta herrira, Nieves Urmenetak hartutako irudietan.

Euri zaparrada gogorrak eta haizea, Jaurrietan
Euri zaparrada gogorrak eta haizea, Jaurrietan
Euri zaparrada gogorrak eta haizea, Jaurrietan

0:16

German Gorraiz EITB Mediako erabiltzaileak Otsagabia astindu duten zaparrada mardulak grabatu ditu.

Ekaitzak zaparrada mardulak utzi ditu Otsagabian
Ekaitzak zaparrada mardulak utzi ditu Otsagabian
Ekaitzak zaparrada mardulak utzi ditu Otsagabian

0:23

Meteorologia zerbitzuek hainbat abisu eta alerta ezarri dituzte igande honetarako Euskal Herrian, prezipitazio handiengatik. Hala, Euskal Autonomia Erkidegoan 14:00etatik 19:00etara egon da indarrean abisu horia, eta 15:00ak eta 00:00ak bitarte egongo da, berriz, Nafarroan. Ipar Euskal Herriari dagokionez, 21:00etan bertan behera gelditu dira abisuak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Arabako herriak Azken ordukoa Bizkaia Gipuzkoa Nafarroako albisteak Araba Iparraldea Alerta meteorologikoak argazkiak EAE Eguraldia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Uholdeak Ekaitzak Durangaldea azken ordukoa