Gizartea -

WOP Weekend

XI. Estropatada, WOP Challenge eta WOP Festival, iraileko azken asteburuan

The Walk On Project fundazioak gaixotasun degeneratiboen aurkako asteburua aurkeztu du, irailaren 30ean eta urriaren 1ean egitekoa.

WOP Weekend ekimenaren aurkezpena, aste honetan. Argazkia: The Walk On Project
WOP Weekend ekimenaren aurkezpena, aste honetan. Argazkia: The Walk On Project
WOP Weekend ekimenaren aurkezpena, aste honetan. Argazkia: The Walk On Project

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

The Walk On Project fundazioak gaixotasun degeneratiboen aurkako WOP asteburua aurkeztu zuen asteazkenean, Bilboko itsasadarrean egindako prentsaurrekoan. Irailaren 30ean eta urriaren 1ean ospatuko dute aurten, hiru ekitaldirekin.

Itsasadarrean barrena ahate erraldoiak batetik bestera zebiltzala egindako prentsaurrekoan, hauek izan ziren: Mikel Renteria, The Walk On Project fundazioaren sortzaile eta zuzendaria; Itziar Urtasun, Bilboko Udaleko Jaietako zinegotzi eta Kultura eta Gobernantzako albokoa; Carlos Sergio, Bizkaiko Foru Aldundiko Kirol zuzendaria, eta babesle eta laguntzaileak.

Batetik, urriko lehen igandean egitekoa den Estropatada aurkeztu zuten, aurten hamaikagarren edizioa beteko duena. Bioahateen lasterketarekin batera, familia festa izango da egunean zehar, doako atrakzio eta guzti; musika, gastronomia, txikientzako jokoak eta salmenta postuak egongo dira bertan. 20.000 ahate jaurtiko dituzte Euskalduna zubitik itsasadarrera, 15:00etan.

Aurretik, larunbatean WOP Challenge Bilbao-Bizkaiaren edizio berria egingo dute, zientzia minutuak batzeko taldekako abentura handia. Txandakako lasterketak 80 talde baino gehaigo eta 1.000 parte-hartzaile inguru batuko ditu aurten.

Gainera, Renteriak larunbat horretan bertan Euskaldunako Urban Hallen WOP Festival 2023 jaialdian parte hartuko duten taldeak iragarri zituen. Aurten tokiko hiru talde arituko dira, euskal rockaren barruan erreferentzia direnak: Delirium Tremens, El deseo del doctor (AKA Doctor Deseo) eta Kokein.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko albisteak Gipuzkoako herriak Zer gertatu da Bizkaian? Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Gaixotasunak Gizartea bideoak Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea Osasun albisteak gaur Ahatetxoen lasterketa solidarioa