Gizartea -

HAURREN TXERTAKETA

Gripearen aurkako txertoa 6 hilabete eta 5 urte bitarteko haurrek jaso ahal izango dute

Orain arte, aurretik patologiaren bat zuten adingabeei bakarrik ematen zitzaien txerto hori. Orain, lehen aldiz, modu orokorrean egingo da, gaixotutako adingabeen kopurua arintze aldera.

Imagen de un/a bebé, jugando. Foto de archivo: EITB MEDIA
Imagen de un/a bebé, jugando. Foto de archivo: EITB MEDIA
6 hilabete eta 5 urte arteko umeei ere jarriko zaie gripearen aurkako txertoa Euskadin

02:24

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gripearen aurkako txertoa 6 hilabete eta 5 urte bitarteko haur osasuntsuei ere jarriko diete lehen aldiz udazkenetik aitzinera. Orain arte, patologiaren bat zuten adingabeei bakarrik ematen zitzaien txertoa jartzeko aukera, baina aurrerantzean txertaketa orokorra izango da.

Helburua haurtzaindegietan eta eskoletan birusa geldiarazten saiatzea da, izurrite horrek herritarren artean duen eragina murrizte aldera. Txikienek ziztada bat jasoko dute, eta 2 urtetik gorakoek, berriz, arnastu egingo dute.

Gripeak urtero egiten digu bisita, eta zenbaitetan larrialdiak eta osasun-zerbitzuak gaixoz betetzen dira. Oro har, etxeko txikienentzat gaixotasun larria ez bada ere, badira ospitaleratu behar izaten diren haurrak. Hori ez gertatzeko eta birusa batetik bestera ez ibiltzeko hartu dute erabaki hori. 

Horrela, 6 hilabete eta 5 urte bitarteko haurren % 55ek, gutxienez, gripearen aurkako txertoa jartzea nahi dute adituek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Iruñea Bizkaia Gipuzkoa Nafarroa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Umeak Txertoak Gripea Osasunbidea