Gizartea -

Eguraldia

Beroagatik alerta laranja izango da gaur eta bihar Arabako Errioxan eta Nafarroan

Gainera, Araba erdialdea eta Ipar Euskal Herria abisupean egongo dira 37 °C-rainoko maximoengatik.

Tenperatura maximoak 40 gradutik gorakoak izatea aurreikusi dute. Argazkia: EFE
Tenperatura maximoak 40 gradutik gorakoak izatea aurreikusi dute. Argazkia: EFE
Tenperatura maximoak 40 gradutik gorakoak izatea aurreikusi dute. Argazkia: EFE

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskadin ostegunetik indarrean dagoen abisu horia alerta laranja bihurtuko da gaur-biharretan Arabako Errioxan, bertan maximoak 37 gradu ingurukoak izatea espero baita.

Egun horietan, tenperatura altuak izango dira autonomia erkidegoko beste toki batzuetan ere, baina neurri txikiagoan. Horrela, gaur eta bihar abisu horia egongo da indarrean tenperatura altu iraunkorrengatik Araba erdialdean, bertan 35 graduko maximoak espero baitira.

Halaber, gaur abisu horia ezarriko da muturreko tenperatura altuengatik Araban 14:00etatik 19:00etara, maximoak 37 gradura irits daitezkeelako.

Bizkaia eta Gipuzkoa barnealdean, berriz, 29 eta 30 gradu arteko tenperaturak izango dira, eta kostaldean ez dira 25 gradutik gorakoak izango.

Nafarroan, Estatuko Meteorologia Agentziak (Aemet) alerta laranja ezarri du lurralde osoan gaur eta bihar. Izan ere, Aemetek ohartarazi duenez, beste bero bolada baten eraginpean izango da lurraldea, udako laugarrena, eta asteazkenera arte luzatuko da ziurrenik.

Azkenik, beroagatik abisu horia ezarri du Meteofrancek Pirinio Atlantikoetan, tartean Ipar Euskal Herrian.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Alerta meteorologikoak Euskal Autonomia Erkidegoa Eguraldia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Uda Bero-boladak