Gizartea -

TRAFIKOA

Udako isunik ohikoenak. Saihestu daitezke?

Ba al zenekien isuna jar diezazuketela ukondoa leihatilatik ateratzeagatik? Eta kamisetarik gabe edo txankletekin gidatzeagatik? Udan, autoa gidatzean, erlaxatu egiten gara maiz. Hona hemen udan isunik ez jasotzeko hainbat aholku.

Udako trafiko isunak
Udako trafiko isunak
Udako trafiko isunak

ANE SANTESTEBAN | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Uda iristearekin bat, opor sasoi honetan ez dira falta izaten hondartzara irteerak, paseotxokak, herrietako jaiak... Udako denboraldia deskonektatzeko garaia da,  baina autoa hartzen dugunean askotan ez dugu behar adina arreta jartzen eta erlaxatu egiten gara. Bada, uda honetan, despisteak oso garesti ordain ditzakegu.

Hilabeteotan joan-etorriak areagotu egiten dira, askoz ere festa gehiago izaten dira Euskal Herriko herri eta hirietan, eta, ondorioz, arau-hausteak ere ugaritu egiten dira.

Mario Garcia RAC Vasco Navarroko bozeramailearen hitzetan, udan urte osoko patroia errepikatzen da, hau da, gehiegizko abiadura, distrakzioak (batez ere mugikorra erabiltzeagatik) eta alkohol eta bestelako drogen kontsumoa dira hutsegite ohikoenak. 

Isunik ohikoenak udan

Hala ere, badira propio udakoak diren arau-hauste batzuk; txankletekin, oinutsik gidatzea edo oinetako irekiekin gidatzea, adibidez. Jokabide hori Zirkulazioko Erregelamendu Orokorrean zehazki jasota ez badago ere, zigorgarria izan daiteke.

Kamisetarik gabe autoa hartzea ere ohikoa da hilabete bero hauetan, baita ukondoa leihatilatik ateratzea ere. Horrek, baina, gidariaren mugitzeko askatasunari eragin diezaioke. Legeak ez du berariaz debekatzen, baina ohitura horiek Zirkulazioko Erregelamendu Orokorrean jasotako lege batzuen aurkakoak dira; beraz, isuna jarri edo ez, agentearen irizpidearen araberakoa izango da.

Ekipajea gaizki antolatuta eramateak ere zigorra ekar dezake, 500 euro eta 4 punturaino, hain zuzen ere, baita gidatzean makillatzeak ere. Horretan ikusiz gero, 200 euroko isuna jar diezaiokete gidariari, deskuidu larria ekar baitezake.

Despisteak bolantean eguraldi onarekin

Udan asko dira zigarro-mutxikina leihatilatik botatzen dutenak ere. Horrek ere zigorra ekar dezake; 500 euroko zehapen ekonomikoa eta 6 puntu galtzea gidabaimenean.

RAC Vasco Navarroko bozeramailearen aburuz, bost zentzumenak erabili behar dira autoa gidatzeko orduan, deskuidurik txikienak ere istripua eragin baitezake. Era berean, arduragabekeriaz gidatzeak gure ekonomiari ere eragin diezaioke, agenteek isuna jartzen badigute.

Udan gidatzean izaten diren despiste ohikoenak
Udan gidatzean izaten diren despiste ohikoenak
Udan gidatzean izaten diren despiste ohikoenak

1:45
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak gaur Trafikoa Bizkaia Gipuzkoako albisteak Araba EAE albisteak Gizartea Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Zehapenak Euskadin