Gizartea -

Nafarroa

Gizon bat atxilotu dute Barañainen, sexu erasoa egotzita

Erasoa jasan zuen emakumeak gertatutakoa Nafarroako Unibertsitate Ospitaleko Larrialdi Zerbitzuan salatu ondoren atxilotu zuten. Foruzaingoak zabalik du ikerketa.

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Foruzaingoak gizon bat atxilotu zuen larunbat honetan Barañainen, ustezko sexu eraso delitua egotzita, Nafarroako Unibertsitate Ospitaleko (NUO) Larrialdi Zerbitzuan emakume batek salatu ostean ezagun batek sexu harremanak izatera behartu zuela bere borondatearen aurka.

Gertakariak ostiral gauean jazo ziren. Atxilotuak eta biktimak Iruñeko ostalaritza lokal batean egin zuten topo, ezagun talde batekin batera, eta, Barañaingo etxebizitza batean amaitu zuten gaua, ustezko sexu erasoa gertatu zen lekuan.

Emakumeak NUOko Larrialdi Zerbitzura jo zuen larunbat goizean, gertatutakoa salatzeko, eta sexu erasoen aurreko protokoloa aktibatu zuten orduan.

Noticias de Navarra egunkariak jakitera eman duenez, Foruzaingoak zabalik du ikerketa, eta ustezko erasotzailea, larunbatean gertakarien berri izan ostean atxilotu zutena, epailearen esku gelditu zain dago.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta/edo deitu doako telefono hauetara: 900 840 111 (EAEkoa), 016 (Espainiako Estatukoa) edo 3919 (Iparraldekoa, eguneko 24 orduetan erabilgarri, igande eta jaiegunetan 09:00etatik 18:00etara izan ezik). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista gaur Euskal hiriburuak Nafarroa Delituak azken ordukoa Gizartea Emakumeen kontrako tratu txarren salaketak Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Matxismoa Nafarroako Foruzaingoa Eraso sexualak gaur Barañain azken ordukoa Nafarroako Ospitale Gunea albisteak