Gizartea -

Eguraldia

-8,1 graduko tenperatura minimoak izan dira Euskadin, Iturretako neurketa estazioan

Igande honetako lehen orduetan barnealdean eta kostaldetik gertuko zenbait puntutan izandako izotzaren ondoren, lainoa altxatu ostean eguzkitsu geratuko da eguna, eta amaieran hodei batzuk agertuko dira.

Izotza Urkiolan. Argazkia: Marivi Gonzalez de Audicana
Izotza Urkiolan. Argazkia: Marivi Gonzalez de Audicana
Izotza Urkiolan. Argazkia: Marivi Gonzalez de Audicana

I.L.K. | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskadik -8,1 graduko tenperatura minimoa izan du igande honetan Iturrietako neurketa estazioan, Agurainen (Araba). Hala ere, amaitutzat eman dute tenperatura minimoengatik eta izotzagatik ezarritako abisu horia.

Segurtasun Sailak jasotako datuen arabera, igande honetako lehen orduetan tenperatura negatiboak izan dira, Iturrietan ez ezik, Aguraingo estazioan (-7,2 ºC), Pagoetan (-7 ºC), Albainan (-6,7 ºC), Navarreten (-6,6 ºC), Subijanan (-6,5 ºC), Abetxukon (-4,4 ºC), Arrasaten (-2,6 ºC) eta Paganosen (-1,6 ºC).

Igande honetako lehen orduetan barnealdean eta kostaldetik gertuko zenbait puntutan izandako izotzaren ondoren, lainoa altxatu ostean eguzkitsu geratuko da eguna, eta amaieran hodei batzuk agertuko dira.

Haizea aldakorra izango da, hegoaldeko ukitu batekin, eta brisa joko du Kantauri isurialdean eguerditik aurrera. Hala, tenperaturak gora egingo du, 13 eta 15 gradu arteko maximoetara iritsiz.

Eguraldiaren iragarpena. Argazkia: Euskalmet

Euskalmeten iragarpenaren arabera, astelehenean hodei gehiago agertuko dira, eta txokoren batean tantaren bat edo beste botatzea ezin da baztertu, baina oro har ateri egongo da. Erdi eta goi mailako hodeiak agertuko dira, gehienbat. Goizean hegoaldeko haizea ibiliko da, eta arratsaldean iparraldekoa.

Tenperatura maximoetan ez da aldaketa handirik espero, bain arinki igoko dira ipar partean. Minimoek gora egingo dute, eta zailagoa izango da barnealdean izotza egitea, ia eremu garaietara mugatuko delarik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal herriak Gaurko albisteak Bizkaia Gipuzkoa Albisteak Nafarroa Araba Iparraldea berriak Alerta meteorologikoak Euskal Autonomia Erkidegoa Eguraldia Gizartea albisteak Gaurko titularrak Agurain albisteak Gaurko azken ordukoa