Gizartea -

EZBEHARRA

Gizon bat hil da Durangon, trenbidera erorita

03:50 aldera trenbidera erori eta buruan kolpea hartu du. Kolpearen ondorioz hil egin da gizona eta tren zerbitzua etenda egon da 07:00ak arte.

Durangoko Euskotren geltokiaren irudia. Argazkia: EITB Media
Durangoko Euskotren geltokiaren irudia. Argazkia: EITB Media
Durangoko Euskotren geltokiaren irudia. Argazkia: EITB Media

AGENCIAS | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

54 urteko gizon bat hil da gaur goizaldean Durangon, Euskotreneko geltokian, nasatik erori eta buruan kolpea hartuta, Ertzaintzaren bozeramaile batek jakitera eman duenez.

Ezbeharra 03:50 aldera gertatu da. Osasun-langileak berehala bertaratu dira eta gizona suspertzen saiatu dira, baina ez dute lortu.

Euskotreneko (Bilbo-Donostia) 1. lineako trenen zerbitzua etenda egon da goizeko 07:00ak arte.

Inma Garrastatxu alkateak doluminak helarazi dizkie hildakoaren senideei.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Durango Albisteak Euskotren