Gizartea -
HEZKUNTZA
Euskadiko Hezkuntza Lege berria 2023ko lehen hiruhilekoan onartuko du Eusko Jaurlaritzak
Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak baieztatu du atzerapen berri hori, hasiera batean urrirako eta gero abendurako aurreikusita egon ondoren.
AGENTZIAK | EITB Media
Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Lege berria 2023ko lehen hiruhilekoan onartzea aurreikusten du Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak. Hasiera batean, lege proiektua urrian onartzekoa zuen eta gero abendura atzeratu zuen.
Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak berretsi du data gobernu bileraren osteko prentsaurrekoan.
2022ko azken hiruhilekorako aurreikusita bazegoen ere, Bingen Zupiriaren arabera, lege proiektua 2023ko urtarrila eta martxoa bitartean Gobernu Kontseilutik igarotzea gustatuko litzaioke Hezkuntza Sailari.
Hainbat eragilek testuaren zirriborroari egindako ekarpenak aztertzen ari da Hezkuntza Saila, hezkuntza ituna oinarri hartuta egokiak direna gehitzeko.
ELAk, LABek eta Steilasek lege aurreproiektua errefusatzeko hezkuntzan deitutako bigarren greba egunaren bezperan egin du iragarpena Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak.