Gizartea -
Lehorteen Plan Berezia
Hauek dira EAEn hartu ahalko diren neurriak lehorte kasuetan
Jaurlaritzak lehorteetarako lehen plan berezia aurkeztu du asteazken honetan. Dena dela, argitu du biztanleen % 90ek bermatuta izango dutela ur hornikuntza "epe ertainean", euri gutxi egin arren.
EITB Media
Eusko Jaurlaritzak Lehorteen Plan Berezia aurkeztu du asteazken honetan, ur eskasia egon litekeen kasuetan ezohiko neurriak hartu ahal izateko.
Nolanahi ere, Gobernuak nabarmendu du Euskadiko biztanleen % 90ek bermatuta dutela ur hornikuntza "epe ertainean", euri gutxi egin arren.
Lehorteetarako planak neurri hauek aurreikusten ditu:
- Larrialdietako harguneak aktibatzea, hala nola kamioi edo zisterna-kamioi eta itsasontziak
- Funtsezkoak ez diren ur erabilerak mugatzea (lorategiak ureztatzea, kaleak baldeekin ureztatzea, igerilekuak betetzea...)
- Hiri-sareetako gaueko presioa murriztea
- Gauetan ur zerbitzua behin-behinean etetea
Jaurlaritzaren esanetan, plan hori dagoeneko ezarri dute azken bi asteetan Busturialdean eta beste zenbait lekutan, Lea eta Artibaiko arroetan, kasu.