Gizartea -

nafarroa

Pertsona bat hil da Arraiozen (Baztan) auto batek harrapatuta

Gidariak ihes egin du eta oraindik haren bila dabiltza. Foruzaingoak herritarren laguntza eskatu du.

Ezbeharra izan den lekua. Argazkia: Foruzaingoa
Ezbeharra izan den lekua
Ezbeharra izan den lekua. Argazkia: Foruzaingoa

Iker gonzalez | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pertsona bat hil da bart auto batek harrapatuta Baztango Arraizoz udalerrian, Nafarroan, eta Foruzaingoa gidariaren bila dabil, ihes egin baitu.

Foruzaingoak jakinarazi duenez, ezbeharra 23:45ean jazo zen N-121-B errepidean, 45. km-aren parean.

Gidariak oinezkoa harrapatu eta ondoren ihes egin zuen; hori dela eta, Foruzaingoak ikerketa abiatu du aurkitzeko.

Oraindik ezin izan dute biktima identifikatu.

Foruzaingoak ikerketa abiatu du eta herritarren laguntza eskatu du autoaren gidaria topatzeko. Hala, edozein informazio izatekotan, 948 20 29 20 telefono zenbakira deitzea eskatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Nafarroa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Baztan Foruzaingoa Harrapatzeak Trafiko istripuen biktimak