Ezbeharra iluntzean gertatu da, Matia kalearen atzealdean. Abiadura txikian atzeraka aparkatzen ari zen ibilgailu batek umea harrapatu du, antza denez.
Istripuaren egunean, espetxera bidali zuen guardiako epaileak, fidantzarik gabe eta erregimen komunikatuan. Orain, behin-behinean aske bada ere, hamabostero joan beharko du epaitegira, pasaportea kendu diote eta ezingo da Espainiako Estatutik irten.
Hil diren bi guardia zibiletako bat barakaldoztarra zen, eta hildako beste lau lagunetako bat Bizkaian bizi zen. Epaitegi batek gidaria behin-behinean, komunikatuta eta fidantzarik gabe espetxeratzeko agindu du.
Ezbeharra martxoaren 4ko gauean gertatu zen Koroatze kalean. Zauritutako oinezkoa Txagorritxuko ospitalera eraman zuten eta pasa den ostiralean hil zen, zaurien ondorioz.
Istripua 13:37an gertatu da, Ezkirotz kaleko 6. zenbakiaren parean. Hiru emakume oinezkoen pasabide bat gurutzatzen ari zirenean, auto batek harrapatu egin ditu. Zaurituak emakumeetako bi eta ibilgailuaren gidaria dira.
10:30 inguruan izan da istripua GI-3401 errepidean. Auto batek bi emakume harrapatu ditu, eta biak Donostia Ospitalera eraman dituzte. Han hil da horietako bat.
Pertsona bat hil eta bost zauritu dira atzo gauean Errioxako udalerriko osasun-zentroko aparkalekuan izandako harrapaketan. Atxilotutako gizona Bizkaikoa da.
Arizkungo bizilaguna helikopteroz Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman bazuten ere, bertan hil da. Ondorioz, bertan behera utzi dituzte Arizkungo jaiak eta Arizkun Rock musika jaialdia.
80 urte inguruko bi pertsona zihoazen ibilgailua kontzertua egiten ari ziren eremuan sartu zen eta karpa jo zuen ikertzen ari diren arrazoiengatik. Autoak hogei metro inguru egin zituen egituraren barruan.
68 urteko gizonezkoa da hildakoa. Istripua 12:00ak aldera izan da N-240 errepidean, eta bertaratutako osasun-langileek txirrindulariaren heriotza egiaztatu besterik ezin izan dute egin.
Hiru pertsona hil ziren, auto batek harrapatuta: Sestaoko 42 eta 19 urteko ama-seme batzuk eta Errioxako 68 urteko emakume bat. Gidariak —73 urteko gizonezkoa— positibo eman zuen alkohol eta kalamu proban. Goizean deklaratu du epailearen aurrean.
Ainhoa Basabe Sestaoko alkatearen hitzetan, "kolpe handia" izan da herri osoarentzat bi bizilagunen heriotza. Auto batek harrapatuta hil ziren, atzo, Kantabriako Suesa herrian. Gidariak positibo eman zuen alkohol eta kalamu probatan.
Ribamontan al Mar herriko Udalak hiru dolu-egun deitu ditu. Francisco Ason bertako alkateak esan duenez, gogoan duen "istripurik larriena" da eta "herri osoa lur jota" dago. Kanpinak herriarekin "lotura estua" duela gehitu du.
Ainhoa Furundarena lankidea Suesan (Kantabria) da eta atzoko harrapaketaren nondik norakoaren berri eman digu bertatik. Istripuan hiru pertsona hil ziren, auto batek harrapatuta: Sestaoko 42 eta 19 urteko ama-seme batzuk eta Errioxako 68 urteko emakume bat.
Gertakaria 06:15 aldera jazo da, Galindoko geltokian. Ondoren, trenen joan-etorria etenda egon da pare bat bat orduz. Ertzaintzak ikerketa ireki du zer gertatu den argitzeko.
Udalek emandako datuen arabera, Bilbon eta Donostian 1.500 istripu inguru gertatu ziren, eta Gasteizen 980 biktimekin. Bilbon hil ziren gehienak: bost.
Lehen zantzuen arabera, Irurtzungo motorzalea errepidetik atera ondoren harrapatu egin zuten, eta gidariak ihes egin zuen. Ikerketak zabalik jarraitzen du.
Istripua kabalgatan parte hartzen ari zen traktoreetako batek kontrola galdu duenean gertatu da. Maldan behera joan da eta horma baten kontra talka egin du. Ikerketaren arabera, traktoreak "akats mekanikoa" izan du.
Adifeko iturriek sare sozialen bidez baieztatu dutenez, kaltetutako bidaiarientzat zerbitzua errepidez eman da. Arratsaldeko ordu bi eta erdiak aldera, normaltasuna itzuli da tren-zerbitzuan.
Lehen informazioen arabera, Marokoren aldeko hainbat zaletu Frantziako bandera kentzen ahalegindu dira auto batetik, eta horren ondotik, ibilgailuaren gidariak hainbat lagun harrapatu ditu, tartean, hildako mutila.
EuskoTrenek zehaztu duenez, horrek Zugastieta eta Zornotza arteko zerbitzua aldi baterako etetea eragin du. Arratsaldeko 13:40an, trafikoa etenda zegoen puntu horretan.