Gizartea -

INDARKERIA MATXISTA

Damien Abad Frantziako Elkartasun ministro berriak bortxatu egin zituela salatu dute bi emakumek

Emakumeetako batek 2017an jarri zuen salaketa. Besteak aurtengo maiatzean salatu du 2010ean Abadek bortxatu egin zuela. Frantziako Gobernuko ministro berriak ukatu egin ditu salaketak eta ez bere alderdiak ezta Macronenak ere ez dute ofizialki ezer esan.

Damien Abad, Elkartasun, Autonomia eta Pertsona Minusbaliatuen Frantziako ministroa. Argazkia: EFE
Damien Abad, Elkartasun, Autonomia eta Pertsona Minusbaliatuen Frantziako ministroa. Argazkia: EFE
Damien Abad, Elkartasun, Autonomia eta Pertsona Minusbaliatuen Frantziako ministroa. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Damien Abad, Frantziako Gobernuaren Elkartasun, Autonomia eta Pertsona Minusbaliatuen ministroa bortxaketagatik salatu dute bi emakumek.  Elisabeth Borneren Exekutibo berriaren kide da Abad eta Emmanuel Macronen presidentzia aro berriaren fitxaje deigarrienetako bat izan da.

Errepublikarrak alderdi kontserbadoreko kide izan da orain arte Abad Frantziako Asanblada Nazionalean eta Gobernuko kide bihurtu izana jauzi garrantzitsua izan da.

Mediapart egunkari digitalak argitaratu duenez, emakumeetako batek 2017an aurkeztu zuen salaketa. Abadaekin sexu-harremanak izan zituela adierazi zuen eta honek bere oniritzirik gabe, hainbat praktika egin zituela. Hamarkada bat baino lehenago gertaturiko eraso horrengatik abiatutako ikerketa bestelako izapiderik gabe itxi zen, komunikabidearen arabera.

Bigarren salaketa maiatzaren 13an jaso zuen Politikan gertatzen diren Sexu Indarkeria eta Indarkeria Sexistaren Behatokiak. Emakume batek salatu zuen 2010an, kopa bat hartu eta konortea galdu zuela eta hurrengo egunean hotel bateko gelan esnatu zela, barruko arropan, Abaden ondoan, "drogatua" izanaren sentsazioarekin. Behatokiak Fiskaltzara zein Errepublikarrak alderdira eta Errepublika Martxan Macronen alderdira, igorri zuen salaketa, Franceinforen arabera.

Damien Abadek ukatu egin ditu bi salaketak eta izan dituen harreman guztiak baimenduak izan direla esan du. Oraingoz ez bere alderdiak ez Macronenak ez dute ezer esan ofizialki.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Frantzia Salaketak berriak Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak Albisteak Matxismoa Sexu erasoak Frantziako Gobernua Emmanuel Macron