Gizartea -

PROTESTA

Tresponden eraiki nahi duten etxalde erraldoiaren aurkako manifestazioa egin dute Iruña Okan

Proiektu hau geldiaraztea lortu duten arren, udal lege aldaketarik egon ezean antzeko proiektu berriak etor daitezkeela salatu dute protestaren antolatzaileek.

Manifestazioa gaur, Iruña Okan. Argazk: Makroetxaldeen aurkako plataforma
Manifestazioa gaur, Iruña Okan. Argazk: Makroetxaldeen aurkako plataforma
Manifestazioa gaur, Iruña Okan. Argazk: Makroetxaldeen aurkako plataforma

OLATZ BALDA | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Tresponden eraiki nahi duten etxalde erraldoiaren aurkako manifestazioa egin dute gaur Iruña Okan, jardura intentsibo horren aurka sortu den plataformak deituta.

260 biztaleko herria da Tresponde (Iruña de Okako kontzejua). Bertan ezarri nahi zuten 40.000 oiloko etxaldearen eraikuntza geldiaraztea lortu dute, baina makroetxaldeen aurkako plataformatik diotenez, "unean uneko" kontua da, berriro berrabiarazi daitekeen prozesua delako. Halako ustiapenetatik babesteko oso legedi malgua dutela salatu dute, herrigunetik 150 metrora kokatzen uzten du gaur egun indarrean dagoen araudiak, eta lege aldaketa eskatu diote Udalari, proiektu hau gelditu duten arren, beldur direlako ez ote diren antzeko enpresa gehiago gerturatuko.

Geldiarazi den etxaldea udalherritik 100 metro eskasera eraiki nahi zutela salatu dute eta gutxienez 1.500 metroko distantzia bermatzea eskatzen dute, biztanlegoa eta herria babesteko.

Itxaso Latorre batzorde administratiboko presidenteak azaldu duenez, airearen eta lurzoruaren kutsaduraz gain, halako ustiapenak behar duen ur kontsumo handiak ere kezka sortzen die. Izan ere, zonaldean ur arazoa dute, eta ur faltaren beldur dira.

Egoera honen aurrean, argi dute mobilizazioekin jarraituko dutela, legedia aldatu arte bederen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal hiriburuak Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Protestak gaur Nekazaritza Animaliak albisteak Iruña Oka Arabako Ibarrak Eskualdea