Gizartea -

Koronabirusa

Musukoa lan-zentroetan nola erabiliko den prebentzioko zerbitzuek erabakiko dute

Agintariek musukoa erabiltzea gomendatu dute, lantokietan segurtasun-tartea eta aireztapen egokia bermatzerik ez baldin badago.

Gasteizko Mercedeseko langileak musukoa jarrita. Artxiboko argazkia: EFE
Gasteizko Mercedeseko langileak musukoa jarrita. Artxiboko argazkia: EFE
Gasteizko Mercedeseko langileak musukoa jarrita. Artxiboko argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Datorren apirilaren 20tik aurrera musukoa erabiltzea ez da derrigorrezkoa izango eremu itxietan, osasun zentroetan, adinekoen egoitzetan eta garraioan izan ezik.

Lantokien kasuan, laneko arriskuen prebentziorako zerbitzuen eskumena izango da aurrerantzean musukoa erabili behar den ala ez erabakitzea.

Edonola ere, Espainiako Osasun Ministerioak maskara erabiltzea gomendatu du, beharginen artean 1,5 metroko segurtasun-tartea eta lan-eremuaren aireztapen egokia bermatzerik ez baldin badago.

Eremu itxietan musukoaren erabilera bertan behera utziko duen araudi berria apirilaren 19an onartuko dute eta biharamunean sartuko da indarrean.  

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Espainiako Gobernua Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua Osasun albisteak Koronabirusa Maskarak