Gizartea -

Hezkuntza

EAJk, EH Bilduk, PSE-EEk eta Elkarrekin Podemos-IUk negoziatzen jarraitzen dute hezkuntzaren alorrean

Ituna ixtear zegoela zirudienean, desadostasunak sortu dira, eta Eusko Legebiltzarrean egin beharreko lantaldearen bilera atzeratzea erabaki dute taldeek.

Hezkuntza lantaldearen bilera bat. Argazkia: Eusko Legebiltzarra
Hezkuntza lantaldearen bilera bat.
Hezkuntza lantaldearen bilera bat. Argazkia: Eusko Legebiltzarra

Eider Garaikoetxea O. | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aukera guztiak zabalik daude Eusko Legebiltzarrean taldeak hezkuntza itunaren inguruan negoziatzen ari diren honetan. EAJk, EH Bilduk, PSE-EEk eta Elkarrekin Podemos-IUk ituna lortzear zutela zirudienean, giroa gaiztotu egin da eta Eusko Legebiltzarrean bazkalorduan egitekoa zen hezkuntzako lantaldearen bileran etenaldi bat egitea adostu dute taldeek. Arratsaldean bilduko dira berriro.

Lau taldeek akordioa erdiesteko borondatea dute, baina azken orduetan, desadostasunak sortu dira euskararen inguruan.

Ordulariari begira daude denak, bazkalorduan zelako biltzekoa zirriborroari aurkeztutako zuzenketak bozkatzeko lantaldea. EAJk proposatuta, etena egingo dute, eta 16:30ean bilduko dira berriro.

Lau taldeotako ordezkariek orduak zukutu dituzte akordioa itxi nahian. Asteazkenean, zirriborroarekin bereziki kritiko azaldu zen taldeak, Elkarrekin Podemos-IUk, EAJrekin eta PSE-EErekin aurreakordioa lortu zuela iragarri zuen. Miren Gorrotxategi koalizioko bozeramaileak gaur jakinarazi duenez, hasierako itun hori "hobetu" dute, baina aitortu du oraindik badirela "findu beharreko puntuak".

Bien bitartean, hezkuntza alorreko gehiengo sindikalak (ELA, LAB, Steilas eta CCOO) martxoaren 25erako greba eta mobilizazioak deitu ditu zirriborroa osatzeko orduan izan duten parte hartze falta kritikatzeko eta etorkizuneko lege horrek langileen aldarrikapenak barne beharko lituzkeela aldarrikatzeko.

Gogorarazi dutenez, sindikatuok hezkuntza lege "propioa, euskalduna, publikoa, inbertsio eta baliabide nahikoa izango dituena, segregazioari aurre egin eta gizarte kohesioa bermatuko duena, eta langile guztion enplegua eta lan baldintza egokiak bermatuko duena".

Aipagarria da Elkarrekin Podemos-IUren legebiltzarkideak lau indar politikoen arteko bileratik atera direla elkarretaratze horretan parte hartzeko.

Hezkuntza Lege berriaren itunean parte hartzea eskatu dute ELA, LAB, Steilas eta CCOO sindikatuek
Hezkuntza Lege berriaren itunean parte hartzea eskatu dute ELA, LAB, Steilas eta CCOO sindikatuek
Hezkuntza Lege berriaren itunean parte hartzea eskatu dute ELA, LAB, Steilas eta CCOO sindikatuek

1:44
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EAJ-PNV Hezkuntza legea Eusko Legebiltzarra Euskal Autonomia Erkidegoa Euskal Eskola Publikoa Gizartea EH Bildu PSE-EE Eguneko albisteak Albisteak Podemos Ahal Dugu Euskadi Hezkuntza Sindikatuak