Gizartea -

Koronabirusa

Urkulluk gogorarazi duenez, "pandemian jarraitzen dugu; hildakoak eta gaixotasun larriak eragiten ditu"

"Gizartearen aurrean errepikatzea beharrezkoa da: pandemian jarraitzen dugu", adierazi du lehendakariak. Zentzu horretan, "prebentzio neurriak modu arduratsuan betetzeko" eskatu dio gizarteari.

Iñigo Urkullu lehendakaria. EiTB Mediako bideo batetik ateratako irudia.
Iñigo Urkullu lehendakaria. EiTB Mediako bideo batetik ateratako irudia.
Iñigo Urkullu lehendakariaren agerraldi osoa, LABIren bileraren ostean

8:16

Agentziak | EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"Pandemian jarraitzen dugu, eta pandemia honek hildakoak eta gaixotasun larriak eragiten ditu", azpimarratu du Iñigo Urkullu lehendakariak. Horregatik, covid-19aren aurkako prebentzio neurriak mantentzea eskatu du berriro.

LABI Aholku Batzordearen bilera amaitu ondoren agerraldia egin du Urkulluk. Astelehenetik aurrera neurri murriztaile guztiak bertan behera uztea erabaki du LABI instituzionalak. Murrizketa iragan abendutik zeuden indarrean.

"Gizartearen aurrean errepikatzea beharrezkoa da: pandemian jarraitzen dugu. Guztiak, gutako bakoitzak prebentzio neurriak zeintzuk diren badakigu; alarma egoeran egon ala ez, hemen Euskadin osasun larrialdian egon ala ez; pandemian jarraitzen dugula eta prebentzio neurriak betetzen jarraituko behar dugula badakigu", errepikatu du.

Zentzu horretan, "prebentzio neurriak modu arduratsuan betetzeko", eskatu dio gizarteari berriro. "Egoera jasan behar izan duen bi urte luzeetan" gizartearen jarrera eta jokabidea aitortu ditu lehendakariak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Iñigo Urkullu Bizkaia Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Koronabirusa LABI Osasun larrialdia