Gizartea -

KORONABIRUSA

Nafarroako Gobernuak altxatu egingo ditu covid-19aren aurka indarrean dituen neurri murriztaileak

Bihar argituko du Foru Gobernuak neurri gehienak ala guztiak ezabatuko dituen .Une honetan 192 covid gaixo daude ospitaleratuta Nafarroan, Seigarren olatuak goia jo zuenenean baino 100 gutxiago.

Iruñeako taberna bat. Artxiboko irudia: EFE
Iruñeako taberna bat
Iruñeako taberna bat. Artxiboko irudia: EFE

ANE SANTESTEBAN | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Gobernuak altxatu egingo ditu covidaren aurka indarrean dituen neurri murriztaileak, astearte honetan iragarri dutenez. Bihar argituko du Foru Gobernuak neurri gehienak ala guztiak izango ote diren bertan behera geratuko direnak.

Berez otsailaren 14ra arte, datorren astelehenera arte, zeuden indarrean egungo murrizketak. Ostalaritzari dagozkionak, gutxienez, altxatzea erabaki dubesteak beste barran kontsumitzeko debekua eta tabernak 01:00ean ixteko agindua malgutzea. Gaueko aisialdiari dagokionez ere arintzea datoz, eta dagoeneko ez da covid ziurtagiria eskatuko.

Mahai gainean daude, baina, ostalaritzaren ordutegiak eta beste neurri batzuk, hala nola maskararen erabilera ikastetxeetako patioan.

Gaur goizean egin duen bileran abenduaren amaieratik eta datorren astelehen arte indarrean dauden neurriak altxatzea erabaki du Nafarroako Gobernuak; izan ere, pandemiaren adierazle guztiek, batez ere, erietxeetako okupazioak, hobera egin dutela ikusita.

Une honetan 192 covid gaixo daude ospitaleratuta Nafarroan. Seigarren olatuak goia jo zuenenean baino 100 gaixo gutxiago dira. Horietatik 24 ZIUetan daude.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Iruñea Nafarroa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Zientzia Osasun albisteak Medikuak Basurtuko ospitalea Gurutzetako ospitalea Erizaintza Sendagaiak Txertoak Donostia Ospitalea Txagorritxu Ospitalea Nafarroako Ospitale Gunea Koronabirusa Galdakao-Usansolo Ospitalea Anbulatorioak Osasunbidea