Gizartea -

KORONABIRUSA

738 positibo atzeman dituzte Nafarroan, milatik behera hirugarren egunez jarraian

231 kasu Iruñean diagnostikatu dituzte, 22 Zizur Nagusian, 20na Berriozarren, Buztintxurin eta Arrotxapean eta 19 Lizarran. Gainera, bi pertsona hil ziren covid-19agatik eta bost lagun ospitaleratu zituzten.

Iruñeko udaletxeko plaza. ETBren bideo batetik hartutako irudia.
Iruñeko udaletxeko plaza. ETBren bideo batetik hartutako irudia.
Iruñeko udaletxeko plaza. ETBren bideo batetik hartutako irudia.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Atzo, ostirala, 738 koronabirus kasu atzeman zituzten Nafarroan, Foru Gobernuak larunbat honetan emandako datuen arabera. Bezperan 854 izan ziren (hasieran 800 izan zirela jakinarazi zuten arren, gero, egunero bezala, autotestean positibo eman zutenak gehitu zituzten, kopurua handituz), eta aurreko egunean 927.

Kutsatze berriak nabarmen ari dira jaisten, eta atzokoarekin hiru egun dira jada, 1.000 kasu baino gutxiago atzeman direla. Duela astebete izan zirenen erdia eta duela hamabost egun izandakoen herena, hurrenez hurren.

231 kasu berri Iruñean atzeman ziren, 22 Zizur Nagusian, 20na Berriozarren, Buztintxurin eta Arrotxapean eta 19 Lizarran.

2.334 proba diagnostiko egin zituzten. Beraz, positibitatea % 31,6koa izan da.

Gainera, bi pertsona hil ziren covid-19agatik eta bost lagun ospitaleratu zituzten.

Ospitaleratzeen inguruko azken datuen arabera, ostiralean 203 pertsona zeuden ingresatuta, horietatik 28 zainketa intentsiboetan.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Nafarroa Tutera Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Tafalla Albisteak Nafarroako Gobernua Osasun albisteak Lizarra Barañain Nafarroako Ospitale Gunea Koronabirusa Osasunbidea