Gizartea -

KORONABIRUSA

Espainiako Gobernua plan bat prestatzen ari da koronabirusari gripeari bezala aurre egiteko

Koronabirusa arnas gaixotasun gisa hartzeko asmoz, Pedro Sanchezen Exekutiboa plan bat prestatzen ari da. Horrek, praktikan, kasuen zenbaketa zehatza alde batera utzi eta gaixotasuna nola hedatzen den aztertzea ekarriko luke, besteak beste.

Jendea kalean paseatzen. Artxiboko irudia: EFE
Jendea kalean paseatzen
Jendea kalean paseatzen. Artxiboko irudia: EFE

AGENCIAS | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak jakitera eman duenez, bere Gobernuak asteak daramatza koronabirusa gripe arrunt bati bezala aurre egiteko plan bat lantzen. Europa mailan "eztabaida hau irekitzen saiatzen" ari dela gaineratu du.

El Pais egunkariak astelehen honetan argitaratu duenez, Espainiako Gobernua koronabirusa arnas gaixotasun gisa hartzeko plana prestatzen ari da, eta horrek, praktikan, kasuen zenbaketa zehatza alde batera uztea eta horren ordez gaixotasuna nola hedatzen den aztertzea ekarriko luke, osasun arloko langileek jasotako lagin esanguratsuetatik abiatuta.

Ser irratian egindako elkarrizketa batean gaiari buruz galdetu diotenean, Sanchezek erantzun du Gobernuan "duela aste batzuetatik" ari direla lanean, eta orain Espainiako Alerta eta Larrialdi Sanitarioen Koordinazio Zentroarekin eta alerten lantaldeko arduradunekin hitz egingo dutela.

"Europa mailan ireki nahi dugun eztabaida da; Osasun ministroak berak Europako hainbat osasun ministrori planteatu die", gaineratu du. Beharrezko eztabaida dela dio; izan ere, zientziarekin "gure burua babesteko eta herritarren arteko kutsatzeak ahal dugun neurrian murrizteko erantzuna" baitugu.

Gainera, koronabirusaren hilgarritasuna nabarmen murriztu dela azpimarratu du, pandemiaren lehen olatuan batez bestekoa % 13koa baitzen, eta seigarren olatu honetan % 1ekoa.

Pedro Sanchezek iragarri duenez, Espainiako Gobernuak antigeno testen prezioak kontrolatzeko asmoa du. Horretaz gain, urtarrilean Pfizerren antibiralaren 344.000 dosi erosiko dituzte.

Antigeno testen prezioak kontrolatuko direla iragarri du Pedro Sanchezen
Antigeno testen prezioak kontrolatuko direla iragarri du Pedro Sanchezen
Antigeno testen prezioak kontrolatuko direla iragarri du Pedro Sanchezen

0:23
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Espainiako Gobernua Espainia argazkiak Gaixotasunak albisteak Pedro Sánchez Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Botikak albisteak Txertoak Gripea azken ordukoa Koronabirusa Osasun larrialdia