Gizartea -

KORONABIRUSA

Omikron aldaeraren sei kasu atzeman dituzte Euskadin

Bost kasu Bizkaian identifikatu dituzte, eta bat Araban, Gotzone Sagardui Osasun sailburuak baieztatu duenez.

Argazkia: EITB Media
Argazkia: EITB Media
Argazkia: EITB Media

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Omikron aldaeraren Euskadiko lehen sei kasuak atzeman ditu Osakidetzak, Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak baieztatu duenez.

Hain zuzen ere, sei kasu horietako bost Bizkaian identifikatu dituzte, eta, bestea, Araban.

Gobernu bileraren osteko prentsaurrekoan egin du iragarpena sailburuak. Horren esanetan, kasu horietako batek "bidaia aurrekariak" ditu, baina beste bost kasuak "komunitarioak" dira. "Mundu osoan gertatzen ari denez, ez zen harritzekoa izango omikron aldaera aurreko aldaerak bezala hedatzea".

Oraingoz omikron Bizkaian eta Araban atzeman badute ere, Sagarduik azaldu du balitekeela Gipuzkoan ere atzematea une honetan aztertzen ari diren kasuetan.

Osasun sailburuak ohartarazi du ez txertatzea "sei bidez" areagotzen duela ospitaleratze arriskua, eta txertatu gabekoek "10 aldiz" aukera gehiago dituztela Zainketa Intentsiboetako Unitatean ingresatzeko.

Sagarduik omikron aldaeraren lehen sei kasuak baieztatu ditu Euskadin, gehienak Bizkaian
Sagarduik omikron aldaeraren lehen sei kasuak baieztatu ditu Euskadin, gehienak Bizkaian
Sagarduik omikron aldaeraren lehen sei kasuak baieztatu ditu Euskadin, gehienak Bizkaian

0:26

Omikron aldaeraren balizko bi positibo, Nafarroan

Bestalde, Nafarroak omikron aldaeraren balizko bi positibo antzeman ditu erreaktiboen bidez. Dagoeneko bakartu dituzte, baina sekuentziazio genomikoaren zain daude oraindik.

Foru Gobernuak jakitera eman duenez, bi kasuei protokolo zorrotzagoa aplikatu diete. Horrela, harreman estuek koarentena egin beharko dute badaezpada, nahiz eta txertoa jaso, Foru Exekutiboak ohar batean zehaztu duenez.

Hala ere, bi pertsonek harreman estu gutxi dituzte Nafarroan, beste bi erkidegotan lan egiten dutelako. Gainera, osasun egoera onean dira.

MOE omikroni buruz: "Sekula ez ikusitako abiaduran zabaltzen ari da"

Munduko Osasun Erakundeak (MOE) ohartarazi du omikron aldaera "sekula ez ikusitako abiaduran" zabaltzen ari dela; izan ere, 77 herrialdetan antzeman dute, baina "herrialde gehiagotan dago, nahiz eta oraindik ez baieztatu".

Tedros Adhanom MOEko zuzendari nagusiak kezka agertu du, gizarteak omikron "zerbait arin bezala" har dezakeelako. Nahiz eta izaera arina baieztatu, hedapen azkarrak "osasun sistemei eragin diezaieke berriro", ohartarazi du. "Txertoek bakarrik ez dute pandemiarekin amaituko", berretsi du.

Gainera, Adi Mhamud MOEko bozeramaileak baieztatu duenez, aurreneko datuen eta ikerketen arabera, omikron aldaerak gainerakoek baino birkutsatze ahalmen handiagoa du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Osasun Zerbitzu Publikoa Gaurko albisteak Bizkaia Gipuzkoa Araba EAE Gaixotasunak bideoak Gizartea bideoak Albisteak Gaur Albisteak Osasun albisteak Koronabirusa