Gizartea -

Koronabirusa

Janssenen txertoa jaso zutenei errefortzuko dosia ziztatzen hasi da Osasun Saila

EAEn ia 100.000 pertsona dira. Osasunbideak datorren astean abiatuko du txertaketa, adinez nagusienak diren pertsonak lehenetsita.

Janssenen dosi bakarreko txertoa. Argazkia: EFE
Janssenen dosi bakarreko txertoa.
Osakidetza hasi da Janssenen txertoa hartu zutenei errefortzu dosia ematen

Eider Garaikoetxea O. | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) Janssenen txertoa jaso zutenei, ia 100.000 pertsonari, errefortzuko dosia ematen hasi da Osasun Saila, Osakidetzaren bitartez. Pfizer edo Moderna farmazia etxeen prestakina jarriko diete.

Atzo lehen ziztadak eman bazituzten ere, txertaketa gaur hasi da modu orokortuan. Osasun zentroak erabiltzen ari dira horretarako.

Osakidetzak astelehenean zabaldu zuen hitzordua hartzeko aukera, eta telefonoz edo webgunearen bitartez eska daiteke.

Modernaren kasuan, 0,25 mililitrokoa izango da dosia (jarri ohi denaren erdia), eta Pfizerrenean, 0,3 mililitrokoa (ohikoa).

Nafarroan, txertaketa datorren astean abiatuko du Osasunbideak. Osakidetzak ez bezala, adinez nagusienak diren pertsonak babestuz ekingo diote prozesuari.

Hainbat ikerketaren arabera, Janssenen dosi bakarreko txertoa da koronabirusaren aurka babes maila txikiena duena eta eraginkortasuna arinen galtzen duena.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Bizkaia Gipuzkoa Araba Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Txertoak Anbulatorioak Osasunbidea