Gizartea -
Koronabirusa
Udalek itzuli egingo dituzte aurreneko alarma egoerako isunak
Gasteizko Udala mila bat herritarri kobratutakoa itzultzen hasiko da datozen egunetan. Era berean, Bilboko Udalak ia 600 isunekin bildutako dirua bueltatuko du.
EiTB Media
Lehen alarma egoerako isunak itzuli edo helegite prozesuan daudenak ez dituzte kobratuko Euskal Autonomia Erkidegoko erakundeek. Eusko Jaurlaritzak asmoa agertu zuen aurretik, eta gaur baieztatu du. Udal nagusiek dirua bueltatzeko asmoa agertu dute, Radio Euskadik zabaldutakoaren arabera.
Gasteizko Udalak gaur iragarri duenez, datozen egunetan ia mila herritarri 337.000 euro itzuliko dizkie. Gainera, beste 1.300 isun kobratzeko prozedura geldituko dute; guztira, 780.000 euro.
Bilboko Udalak ia 600 isunekin bildutakoa bueltatuko du. Donostiak eta Barakaldok, aldiz, dirua itzultzeko borondate politikoa dute, baina zerbitzu juridikoen erabakiaren zain daude.
Eusko Jaurlaritzak dirua itzultzeko asmoa berretsi du jadanik. Auzitegi Konstituzionalak legez kanpokotzat jo zuen aurreneko alarma egoera.