Gizartea -

Koronabirusa

Pfizerren txertoaren hirugarren dosia jartzea babestu du Sendagaien Europako Agentziak

Bigarren dosia jaso eta sei hilabetera eman beharko litzateke hirugarrena. Pertsona immunodepresiboen kasuan, hirugarren dosia pauta osoa hartu eta 28 egunetara ematea aholkatu du.

Erizain bat emakume bati txertoa jartzen. Artxiboko argazkia: EFE
Erizain bat emakume bati txertoa jartzen.
Erizain bat emakume bati txertoa jartzen. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pfizerren txertoaren hirugarren dosia herritar guztiei jartzea gomendatu du Sendagaien Europako Agentziak. Bigarren dosia jaso eta sei hilabetera eman beharko litzateke hirugarrena.

Halaber, pertsona immunodepresiboeei Pfizerren edo Modernaren hirugarren dosia pauta osoa hartu eta 28 egunetara jartzea aholkatu du.

Sendagaien Europako Agentziak bilera egin du gaur Pfizer/BioNTech enpresa-farmazeutikoak hirugarren dosiari buruz emandako informazioa aztertzeko eta hirugarren dosia bigarrena hartu eta sei hilabetera ematea aholkatu du, 18 urtetik gorako pertsonen kasuan.

Pertsona immunodepresiboei dagokienez, hirugarren dosia –Pfizerrena nahiz Modernarena- bigarrena hartu eta 28 egunetara emateko gomendioa egin du.

Bestalde, Moderna konpainiak garatutako txertoaren hirugarren dosia herritar guztiei emateko gomendiorik ez du egin, oraindik ikerketa amaitu ez dutelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EB Nafarroako albisteak Iparraldea bideoak Euskal Autonomia Erkidegoa Europa Gaixotasunak argazkiak Gizartea Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Medikuntza albisteak Txertoak Covid birusaren olatu berria