Gizartea -
Burkina Faso
David Beriain eta Roberto Fraile euskal kazetarien hilketak ikertuko ditu Auzitegi Nazionalak
David Beriain kazetari nafarra eta Roberto Fraile kamerari bizkaitarra Burkina Fason hil zituzten, ezkutuko ehizari buruzko dokumental bat grabatzen ari zirenean.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
David Beriain eta Roberto Fraile euskal kazetarien hilketak ikertuko ditu Ismael Moreno Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak. Bi erreportariak Burkina Fason hil zituzten joan den apirilean, ezkutuko ehizari buruzko dokumental bat grabatzen ari zirenean.
Fiskaltzak kereila bat aurkeztu zuen, hilketa terrorista izan zela iritzita, eta Ismael Moreno epaileak gertakaria ikertzeko izapideak abiatu ditu, EFE agentziak jakinarazi duenez.
Ministerio Publikoak bide judiziala irekitzea erabaki zuen Poliziak helarazitako informazio guztia aztertu ostean.
David Beriain kazetari nafarra eta Roberto Fraile kamerari bizkaitarra isilpeko ehizari buruzko dokumental bat grabatzera joan ziren Burkina Fasora. Rory Young ekintzaile irlandarrarekin batera zeuden armatutako gizon talde bat tiroka hasi zitzaienean. Antza, erasotzaileek bahituta eraman zituzten lehendabizi, eta ondoren hil zituzten.