Gizartea -

Koronabirusa

Kutsatzeak egonkor daude Nafarroan, 11. egunez 30eko langatik behera

17 kasu atzeman dituzte, bezperan baino bat gehiago baina duela 14 egun baino 22 gutxiago. Atzo ez zen covid-19ak jotako gaixorik ospitaleratu beharrik izan.

Bi emakume Milagron. Argazkia: EFE
Bi emakume Milagron.
Bi emakume Milagron. Argazkia: EFE

Eider Garaikoetxea O. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroan 17 koronabirus kasu atzeman dituzte azken orduetan, Foru Gobernuak emandako datuen arabera.

11. egunez jarraian geratu dira 30 positiboren langatik behera, eta larunbatean zenbatutakoak baino bat gehiago baino ez da izan. Duela astebeteko datuekin alderatuta, zazpi gehiago dira, baina duela 14 egun baino 22 gutxiago.

Atzo 814 test egin ziren eta positibitate-tasa %2,1eakoa izan zen, aurreko egunetan baino zertxobait altuagoa. 

Udalerrietako edo osasun guneetako datuei erreparatuta, Beran zenbatu dituzte kutsatze gehien, lau, hain justu. Burgin, aldiz, hiru positibo berri izan dira. Antsoainen eta Tuteran (Ekialdea) bina kasu hauteman dituzte.

Atzo ez zen inor ospitaleratu beharrik izan koronabirusak eragindako konplikazioengatik; halaber, erietxeetan dauden covid-19 gaixoak murriztu egin dira, 39tik 38ra. ZIUtan halere, 13 gaixo daude oraindik, azken sei egunetan mantendu da kopuru bera. 

Ospitaleetako presioa ere arintzen ari da. 38 lagun zeuden ostiralean Nafarroan ospitaleratuta covid-19agatik (bezperan baino 4 gutxiago), horietako 13 ZIUn.

Joerak bide horretatik jarraitzen badu, urriaren 1etik aurrera koronabirusaren hedapena geldiarazteko ezarritako neurri murriztaileak arintzea aurreikusi du Foru Gobernuak.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Nafarroa Tutera Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Burlata Albisteak Nafarroako Gobernua Osasun albisteak Altsasu Sendagaiak Txertoak Barañain Nafarroako Ospitale Gunea Koronabirusa Osasunbidea