Gizartea -

Koronabirusa

Jaurlaritzak "adineko pertsona guztiei" eman nahi die txertoaren hirugarren dosia

Sagarduik adierazi du "etengabe" ari dela hitz egiten aldundiekin, urriaren 4an has dadin txertaketa adinekoen egoitzetan.

Donostiako erresidentzia bat. Argazkia: Efe
Donostiako erresidentzia bat. Argazkia: Efe
Donostiako erresidentzia bat. Argazkia: Efe

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak adierazi du koronabirusaren aurkako txertoaren hirugarren dosia "adineko pertsona guztiei" ematearen alde daudela, ez soilik adinekoen egoitzetan daudenei.

Sailburuak esan du aurreko astean proposatu zutela adinekoei hirugarren txertoa jartzea, eta berak adineko pertsona "guztiak" txertatzea proposatu zuela, ez adineko egoitzetakoak bakarrik.

Sagarduiren arabera, litekeena da urriaren 4aren inguruan Europako Sendagaien Agentziak ebazpenen bat ateratzea gaiaren inguruan, eta "orduan hasiko da txertaketa adinekoen egoitzetan".

"Aldundiekin etengabe ari gara hitz egiten, eta une horretarako prestatuko gara, urriaren 4an erkidego guztietako adinekoen egoitzetan txertaketari ekiteko", gaineratu du.

Bestalde, LABIren batzarraren ostean egindako agerraldian azaldu duenez, ez dute Mun aldaeraren agerraldirik atzeman, baina kasuak agertu omen dira aurreko hilabeteetan.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Adinekoentzako egoitzak Txertoak Koronabirusa Adinekoak gaurko berriak