Gizartea -

Koronabirusa

EAEko 12 urtetik gorakoen % 81ek covid-19aren kontrako txertaketa-jarraibide osoa dute dagoeneko

Azken egunotan, 12 eta 15 urte bitartekoen txertaketa nabarmen arindu da; izan ere, nerabeen % 74k lehen dosia jaso dute jada.

Emakume bat, covid-19aren kontrako txertoa jasotzen. Argazkia: EFE
Emakume bat, covid-19aren kontrako txertoa jasotzen
Emakume bat, covid-19aren kontrako txertoa jasotzen. Argazkia: EFE

Agentziak| EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Autonomia Erkidegoko 12 urtetik gorakoen % 81,3k covid-19aren kontrako txertaketa-jarraibide osoa du dagoeneko; eta, % 87,8k, berriz, lehen dosia.

Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailaren azken txostenaren arabera, puntu eta erdiko igoera egon da txertaketa-jarraibidea osatu duten herritarren portzentajean.

Azken egunotan, Azken egunotan, 12 eta 15 urte bitartekoen txertaketa nabarmen arindu da; izan ere, nerabeen % 74k lehen dosia jaso dute jada. Gainera, ikasturte berriaren atarian, haur eta nerabe horien % 26,3k bi txertoak jaso dituzte dagoeneko.

16 eta 19 urte bitartekoen artean ere igo da txertatutakoen zenbatekoa, taldearen erdia gainditzeraino (% 50,5). Horietatik % 75,5ek hartu dute lehen dosia.

Orotara, EAEn bizi diren 1.737.468 lagunek jaso dute covid-19aren kontrako txertoaren dosi bana, eta horietatik 1.609.474k txertaketa-jarraibidea osatu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Bizkaia Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Zientzia Osasun albisteak Sendagaiak Txertoak Koronabirusa Anbulatorioak