Gizartea -

Koronabirusa

Alde Zaharreko Jai Batzordeak bertan behera utzi ditu San Fermin Txikito jaiak

Irailaren 23tik 27ra bitartean, kultur ekintzetan parte hartzeko aukera izango dute Alde Zaharreko bizilagunek. Alabaina, ez dituzte ospakizunik antolatuko, eta segurtasuna bermatzeko neurriak ezarriko dituzte.

San Fermin Txikito jaiak, Iruñean. Artxiboko argazkia: EITB Media
San Fermin Txikito jaiak, Iruñean. Artxiboko argazkia: EITB Media
San Fermin Txikito jaiak, Iruñean. Artxiboko argazkia: EITB Media

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bigarren urtez jarraian, San Fermin Txikiko jaiak bertan behera uztea erabaki du Iruñeko Alde Zaharreko Jai Batzordeak. Gauzak horrela, aurten ez dituzte ospakizunik ezta jai-jarduerarik antolatuko irailaren azken asterako, alegia, San Fermin Txikito jaiak osapatu ohi diren egunetarako.

Batzorde horretako kideek, aste honetan egindako bileran eman diote erabakiaren berri Iruñeko Udalari, eta ohar batean gogorarazi dutenez, iaz bezala, "auzotarren osasuna lehenestea eta jaiak segurtasun baldintzetan ospatu arte atzeratzea" erabaki dute.

Dena dela, irailaren 23tik 27ra bitartean, kultur ekintzetan parte hartzeko aukera izango dute Alde Zaharreko bizilagunek. 

Hain zuzen ere, datozen egunetan iragarriko dituzte auzoko bizilagunei zuzenduta dauden jarduera horiek, baina ez dituzte ospakizunik ezta jai-jarduerarik antolatuko. Gauzak horrela, parte-hartzaile guztien osasuna bermatzeko beharrezko neurriak errespetatuko dira.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Albisteak Nafarroa Sanferminak Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Jaiak Osasun albisteak Aisia Umeak Iruñeko Udala Koronabirusa Iruñeko Alde Zaharreko azken ordukoa Gazteak