Gizartea -

Koronabirusa

150en bueltan jarraitzen dute positiboek Nafarroan

ZIUetan dauden gaixo larrien kopurua ez da hazi eta 27 pertsona daude zainketa intentsiboen unitatean.

Hainbat lagun baheketa bat egiteko zain. Argazkia: EFE
Hainbat lagun baheketa bat egiteko zain.
Hainbat lagun baheketa bat egiteko zain. Argazkia: EFE

Eider Garaikoetxea O. | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

147 positibo berri atzeman dituzte Nafarroan azken orduetan, Foru Gobernuak emandako datuen arabera. Asteazken honetan 1.661 proba diagnostiko egin dituzte, eta horietatik % 8,9 positibo izan dira.

Bezperan baino bost gehiago dira, baina duela astebete hautemandakoak baino ia 100 gutxiago dira, eta duela 14 egun baino 134 gutxiago.

Ospitaleetako egoerari dagokionez, zazpi pertsona erietxeratu behar izan dituzte, horietako bat ZIUn. Dena dela, gaixo larrien kopurua ez da hazi (27 dira, bezperan bezala) eta ospitaleetan dauden pertsonak gutxiago dira orain (104tik 101era jaitsi dira). 

Aurreko egunean bezala, azken orduetan ez da inor hil covid-19ak jota, eta pandemia hasi zenetik 1.210 lagun zendu dira.

Tuteran zenbatu dituzte kasu gehien: 12. Iruñeko Arrotxapea auzoan bederatzi kutsatze izan dira, eta Burlatan eta Uharten, seina. 

Intzidentzia altuko 81 udalerritan (Iruñean eta Tuteran, besteak beste), asteburuan indarrean egongo da gaueko etxeratze-agindua, Nafarroako Justizia Auzitegiak emandako bermearen ondotik.

Txertaketari dagokionez, asteazken honetan 3.818 txerto jarri dituzte, eta dagoeneko 438.994 nafarrek dute pauta osoa.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Nafarroa Tutera Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua Osasun albisteak Altsasu Sendagaiak Txertoak Barañain Nafarroako Ospitale Gunea Koronabirusa