Gizartea -
KORONABIRUSA
Etxeratzeko agindua beste astebetez luzatzea eskatu dio Nafarroak Justiziari
Foru Erkidegoko Gobernuak bere erabakia argudiatu du, eta adierazi du Nafarroan koronabirusaren eragina eta presioa oraindik ere handia dela, eta txertaketak aurrera egiten badu eta ondorioak arintzen baditu ere, babes- eta prebentzio-neurri indibidualak eta kolektiboak beharrezkoak direla.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Foru Gobernuak Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiari eskatu dio gaueko mugikortasunaren mugatze selektiboa beste astebetez berritzeko, abuztuaren 20tik 26ra bitartean, 01:00etatik 06:00etara, covid-19aren intzidentziari eusteko eta ZIUetan presioa murrizteko.
Neurri hori aplikatzen jarraituko litzateke arrisku epidemiologiko oso handian dauden udalerri eta kontzejuetan herriko jaiak ospatzea legokiokeen larunbat eta igandeetan, eta jaiegunetan (bezperak barne). Balio horiek 100.000 biztanleko 250 kasutik gorakoak izango lirateke 14 egunetan, eta 125 kasutik gorakoak azken 7 egunetan.
Gobernuak bere erabakia argudiatu du, eta adierazi du Nafarroan asistentziaren eragina eta presioa oraindik ere handia dela, eta txertaketak aurrera egiten badu eta ondorioak arintzen baditu ere, babes- eta prebentzio-neurri indibidualak eta kolektiboak beharrezkoak direla.
Eskaera hiru elementutan oinarritzen du: egoera epidemiologikoan, asistentzia-inpaktuan eta neurri selektibo horren eraginkortasun egiaztatuan, egungo gizarte-testuinguruan ezagutzen diren azken datuen arabera.