Gizartea -

Indarkeria matxista

40 urteko gizon bat atxilotu dute Gasteizen bikotekidea kolpatu eta mehatxatzeagatik

Eraso matxista atzo gertatu zen Abetxuku auzoko etxebizitza batean.

E. G. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Udaltzaingoak 40 urteko gizon bat atxilotu du Gasteizen bikotekidea kolpatu eta mehatxatzea egotzita.

Udaltzaingoak ohar batean jakinarazi duenez, ustezko erasotzailea asteleheneko 14:00etan hartu zuten atxilo, Abetxuku auzoko etxebizitza batean eraso matxista baten berri izan ostean. 

Bertaratutako agenteek biktimarekin hitz egin zuten. Kontatu zienez, gizonak jo egin zuen eta mehatxuak egin zizkion. Hala, genero indarkeria leporatuta atxilotu zuten.

Gizona gaur igaro da epailearen aurretik.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta/edo deitu doako telefono hauetara: 900 840 111 (EAEkoa), 016 (Espainiako Estatukoa) edo 3919 (Iparraldekoa, eguneko 24 orduetan erabilgarri, igande eta jaiegunetan 09:00etatik 18:00etara izan ezik). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gasteizko Udala Tratu txarrak Indarkeria matxista Araba EAE Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Matxismoa Abetxuku gaur