Gizartea -

2021ko UDA

Hauek dira pertseidak edo Done Laurendiren malkoak ikusteko jakin beharreko guztiak

Puntu gorena abuztuaren 12an espero da, 21:00etatik 24:00etara. Honako hauek dira pertseidak hobekien ikusteko aholkuak: zeru iluna eskaintzen duen leku aproposa aurkitu, ez erabili optika-tresnarik eta Ilargiaren kokapenaren aurkako noranzkoan zuzendu begiak.

Perseidak edo Done Laurendiren malkoak. Argazkia: EFE
Perseidak edo Done Laurendiren malkoak. Argazkia: EFE
Perseidak edo Done Laurendiren malkoak. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Izar-jasa urtero abuztuaren erdialdera gertatzen den meteoro-jasa da, eta horren aktibitate goreneko unea abuztuaren 10aren inguruan izaten denez, "Done Laurendiren malkoak" izenarekin ere ezagutzen da fenomenoa, izen bereko martiri espainiarraren jaiegunean ikusi ohi direlako gehien.

Pertseidak ipar hemisferiotik ikus daitezke udan. Meteoro horiek segundoko 50 kilometrotik gorako abiadura eta orduko 200 meteoroko jarduera-tasa izan dezakete.

Espainiako Astronomia Behatoki Nazionalaren arabera, 2021a "urte bikaina" izango da pertseidak ikusteko, ilberria baino egun batzuk geroago ikusiko baitira.

Zergatik gertatzen dira?

Kometek gas, hauts eta hondakin arrastoa uzten dute espazioan. Horrela, kometa bakoitzak bere arrastoa uzten du, kometa-zatiekin osatutakoa. Lurrak arrasto edo eraztun horietako bat aurkitzen duenean, zati batzuk bere grabitate eremuan harrapatzen ditu, abiadura handian sartzen dira Lurraren atmosferan, eta meteoro-jasa sortzen da.

Zer egin behar da pertseidak ikusteko?

Garrantzitsuena zeru iluna eskaintzen duen leku aproposa aurkitzea da, ahal den argi-kutsadura txikiena duena. Horrez gain, ikusmena oztopatzen duen objekturik ez duen leku bat aukeratu behar da, eta ez da optika-tresnarik erabili behar. Azkenik, gune ilunetara zuzendu behar ditugu begiak, Ilargiaren kokapenaren aurkako noranzkoan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Donostia Iruñea Bizkaia Gipuzkoa Nafarroa Araba Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Zientzia Uda Pertseidak Astronomia Unibertsoa Planetak