Gizartea -
Koronabirusa
400 kasuen langa gainditu da berriro ere Nafarroan
404 koronabirus kasu zenbatu dituzte azken orduetan. Hala ere, duela 7 egun (434) eta duela 14 egun (608) hautemandakoekin alderatuta, kasu gutxiago dira.
EITB Media
Beste egun batez, gora egin dute covid-19 kasuek Nafarroan eta 404 kasu zenbatu dituzte asteazkenean. 400 kasuen langa gainditu arren, duela 7 eguneko 434 kasuen eta duela 14 eguneko 608 kasuen azpitik mantentzen dira oraingoz.
Hiru egunez segidan egin dute gora kasuek, 382 izan baitziren asteartean eta 312 astelehenean.
Herrien arabera, Tutera hauteman dira gehien, 17 kasu, Barañainen 15 kasu, Burlata 13, Lizarra eta Sarriguren 12 eta Atarrabia 11; Iruñean, berriz, Arrotxapea eta II Zabalgunea (15 kasu), Azpilagaña (14 kasu) eta San Juan (13 kasu) auzoak nabarmentzen dira.