Gizartea -

Koronabirusa

382 kasu zenbatu dituzte Nafarroan eta positibotasuna % 14,7ra igo da

Astelehenean hautemandakoak baino 70 gehiago dira, baina duela astebete (458) eta bi aste (532) zenbatutakoak baino gutxiago, hala ere. Positibotasun tasa puntu eta erdi igo da bezperatik.

Nafarroako ospitalea. Argazkia: EFE
Nafarroako ospitalea.
Nafarroako ospitalea. Argazkia: EFE

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Covid-19 kasuek gora egin dute, gaur ere Nafarroan, 382 kasu hauteman baitira, bezperan baino 70 kasu gehiago, beraz, Nafarroako Gobernuak emandako datuen arabera. Hala ere duela 7 eguneko kopurutik (458) eta duela bi astekotik (532) behera mantentzen dira datuak.

Atzo 2.602 diagnosi-proba egin zituzten eta, beraz, kasu positiboen proportzioa, positibotasun-tasa deiturikoa, % 14,7koa izan zen.

Herrien arabera, Tuteran izan da kasu gehien (17), Lizarran eta Mutiloan 11, Corellan eta Peraltan 10, Antsoain eta Burlatan 9. Iruñeko auzoetan, berriz, Arrotxapean 12 kasu zenbatu dira eta Milagrosa eta San Juanen 10.

Azken orduetan 13 lagun ospitaleratu dituzte koronabirusagatik; guztira 114 pertsona daude Nafarroako ospitaleetan. horietatik 17 ZIUetan, bezperan baino bi gehiago. Azken orduetan, bestalde, ez da covid-19agatik inor hil Foru Erkidegoan.

Txertoei dagokienez, atzo 3.506 dosi jarri zituzten. Hala, 777. 427 dira guztira jarri diren dosiak eta 380.700 lagunek osatu dute dagokien txertaketa jarraibidea.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Zientzia Osasun albisteak Medikuak Erizaintza Sendagaiak Txertoak Nafarroako Ospitale Gunea Koronabirusa Anbulatorioak Osasunbidea