Gizartea -
Koronabirusa
Bezperan baino positibo gehiago hauteman dituzte Nafarroan, baina positibitatea jaitsi egin da
Atzo 312 koronabirus kasu atzeman zituzten Foru Erkidegoan, igandean baino gehixeago. Positibitateak, aldiz, puntua pasa egin du behera bezperatik.
EITB Media
Kasu positiboek hiru egunez jarraian behera egin ostean, gaur gora egin dute berriro, eta 312 zenbat dira, Nafarroako Gobernuak emandako datuen arabera. Astelehenean 2370 detekzio-proba egin ziren, eta, beraz, positibotasuna % 13,2koa izan zen, bezperan baino puntu bat gutxiago.
Igandean 289 positibo izan ziren, larunbatean 361 eta ostiralean 441, Nafarroako Gobernuak helarazitako datuen arabera. Beraz, astelehenean hautemandakoak igandekoak baino zertxobait gehiago dira, baina, kontutan hartu behar da, asteburuan diagnostiko test gutxiago egiten diren eta, ondorioz, kasu gutxiago detektatzen diren.
Lizarran atzeman dituzte kasu gehien azken orduetan (16 kasu), eta, ondoren, Iruñeko II. Zabalgunean (12), San Juan auzoan (11) eta Tutera ekialdean (10). Astelehenean 19 pertsona ospitaleratu zituzten, horietako 3 ZIUn; une honetan 106 pertsona daude ospitaleratuta, eta horietako 16 ZIUn daude. Azken 24 orduetan ez da kobiden ondoriozko heriotzarik izan.