Gizartea -

Aurreikuspena

Gipuzkoako hoteletako erreserbak "oso motel doaz" eta okupazio-maila espero baino txikiagoa izango da

Gipuzkoako Hotelen Elkarteko zuzendariaren iritziz, gaur egungo egoera oso konplexua da. Gainera, egunero albiste ugari ematen dira, eta informazio horiek "eragin handia dute erreserbetan eta erreserba-asmoan".

Jende ugari Kontxako hondartzan (Donostia). Artxiboko argazkia: Xabier Urteaga
Jende ugari Kontxako hondartzan (Donostia). Artxiboko argazkia: Xabier Urteaga
Jende ugari Kontxako hondartzan (Donostia). Artxiboko argazkia: Xabier Urteaga

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Paul Liceaga Gipuzkoako Hotelen Elkarteko zuzendariak esan duenez, hoteletako erreserbak "oso motel doaz" Gipuzkoan. "Itxaropena badago, baina oso zaila izango da uda hasieran aurreikusi genuen okupazio-maila lortzea", azpimarratu du.

Liceagak nabarmendu duenez, "gaur egungo egoera oso konplexua da", eta bidaiariek zalantza ugari dituzte. Bere iritziz, gainera, egunero albiste ugari ematen dira, eta informazio horiek "eragin handia dute erreserbetan eta erreserba-asmoan".

Dena dela, Gipuzkoako Hotelen Elkarteko zuzendariak ziurtatu duenez, lurraldeko hotelek "kalitatezko eta balio erantsi handiko zerbitzuak eskaintzeko gaitasuna dute, helburu den publikoari profesionaltasun eta kalitate mezua helarazteko, segurtasun-testuinguru batean haien nahiak bete ahal izateko".

Ildo horretatik, okupazio aurreikuspenak aztertuta, "aurten errazagoa izango da zer gertatu zen esatea, gertatuko dena aurreikustea baino". Bere esanetan, batez ere Estatuan bizi diren eta erabakiak azken unera arte utz ditzaketen herritarren kasuan, erreserbak "oso motel doaz".

Gipuzkoako Hotelen Elkarteak, hiriko hotel-ostatuen eskaintzaren % 76 biltzen du. Ildo horretatik, Donostia Turismoak eta Gipuzkoako Hotelen Elkarteak, honako akordio hau sinatu dute: 21 hotelek 113 logela utziko dituzte doan Gipuzkoako hiriburua merkatu estrategikoetan turismorako sustatzeko, preskriptore profesionalen bidez, hala nola touroperadoreen edo kazetari espezializatuen bidez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako Udala Donostia Gipuzkoa Turismoa Euskadi Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Aisia Uda Bidaiak Ostatuak