Gizartea -

KORONABIRUSA

Kutsatzeek apur bat gora egin dute Nafarroan, 40tik gora zenbatuta

Astelehen honetan, 42 positibo zenbatu dituzte, aurreko asteetan atzemandakoak baino gehiago.

Nafarroako Ospitaleko ZIU bat. Artxiboko argazkia: EFE
Nafarroako Ospitaleko ZIU bat.
Nafarroako Ospitaleko ZIU bat. Artxiboko argazkia: EFE

Eider Garaikoetxea | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ekaineko azken astea gorakada txiki batekin abiatu du Nafarroak. Foru Gobernuak emandako behin-behineko datuen arabera, 42 positibo berri zenbatu dituzte.

Atzokoan, 1.364 proba diagnostiko egin zituzten (aurreko egunean baino 638 gehiago) eta horien % 3,1 positibo izan ziren. Hala, proba gehiago eginda positibotasun tasak puntu bat egin du behera.

Bezperan baino 13 gehiago dira, baina baita duela astebete baino bost gehiago, eta duela 14 egun baino sei gehiago. Horrela, goranzko joera apal bat atzeman daiteke.

Iruñeko Azpillaga auzoan zenbatu dituzte kasu gehien: lau. Gainerakoan, Zizur Nagusian eta Iruñeko Txantrea auzoan hiruna positibo atzeman dituzte, eta Andosillan, Lizarran, Martzillan eta Iruñeko Arrosadia auzoan, bina.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea azken orduko berriak Albisteak Nafarroa Tutera albisteak Gaixotasunak albisteak Gizartea bideoak Albisteak Gaur Lodosa albisteak Tafalla albisteak Etxarri Aranatz Gaurko azken orduko albistea Osasun albisteak gaur Lizarra azken ordukoa Altsasu azken ordukoa Corella albisteak Azkoien albisteak Barañain albisteak Cintruénigo albisteak Nafarroako Ospitale Gunea Koronabirusa olatu berria Nafarroako Osasun Zerbitzua