Gizartea -

Koronabirusa

Osakidetzak bi milioi txerto baino gehiago jarri ditu dagoeneko

Orain arte, 1.248.543 pertsonak gutxienez dosi bat jaso dute, eta 875.361ek pauta osoa dute.

Txertogune bat
Txertogune bat
Txertoen bi milioi dosi baino gehiago eman ditu Osakidetzak sei hilabetean

1:21

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Osakidetzak bi milioi txerto baino gehiago jarri ditu duela sei hilabete koronabirusaren aurkako txertaketa kanpaina abiatu zuenetik.

Hain zuzen ere, 2.015.575 dosi jarri ditu, hau da, guztira jasota 2.126.360 txertoen % 94,8.

Orain arte, 1.248.543 pertsonak gutxienez dosi bat jaso dute, eta 875.361ek pauta osoa dute.

Jarritako txerto guztien artean, 1.408.339 Pfizerrenak izan dira; 333.235, AstraZenecarenak; 201.136, Modernarenak; eta 72.865, Janssenenak.

*Bialetatik lortutako 11. dosiak barne. Honenbestez, azken hilabeteetan jasotako txertoen %110 arte jar daiteke.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Bizkaia Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Zientzia Osasun albisteak Basurtuko ospitalea Gurutzetako ospitalea Txertoak Donostia Ospitalea Txagorritxu Ospitalea Koronabirusa Galdakao-Usansolo Ospitalea Anbulatorioak