Gizartea -

KORONABIRUSA

36 kasu atzeman dituzte Nafarroan, azken egunetako bide beretik

Sarrigurenen diagnostikatu dituzte bigarren egunez jarraian covid-19 kasu berri gehien: lau.

Bi emakume kafea eskuan dutela, taberna batetik irteten Iruñean. Argazkia: EFE
Bi emakume kafea eskuan dutela, taberna batetik irteten Iruñean. Argazkia: EFE
Bi emakume kafea eskuan dutela, taberna batetik irteten Iruñean. Argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Covid-19 kutsatze datuek bere horretan jarraitzen dute Nafarroan. Ostiralean 34 positibo berri detektatu bazituzten, atzo, larunbata, 36 pertsonak eman zuten positibo.

948 proba diagnostiko egin zituen Osasun Sailak (PCR eta antigeno testen artean) egunean zehar, eta horien % 3,9k eman zuten positibo (bezperan % 2,6k) Nafarroako Gobernuaren datuen arabera.

Zonaldeka, Sarriguren herrian izan ziren positibo gehien bigarren egunez jarraian: lau. Ondoren, Zuasti, Ribaforada, Tutera ekialdea eta Iruñeko San Jorge auzoan hiruna.

Guztira 21 pertsona daude ospitaleratuta Nafarroan, horietako 7 ZIUn, aurreko egunetan bezala.

Ospitaleratze berririk ere ez da izan eta inor ez da hil covid-19a dela eta. Pandemia hasi zenetik 1.192 pertsona hil dira arrazoi honegatik.

Txertaketa

Covidaren aurkako txertaketari dagokionez, 5.662 dosi jarri zituzten atzo. Guztira, 577.933 dosijarri dira eta 237.337 pertsona daude erabat immunizatuta.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea azken orduko berriak Albisteak Nafarroa Tutera albisteak Gaixotasunak albisteak Gizartea bideoak Albisteak Gaur Lodosa albisteak Tafalla albisteak Etxarri Aranatz Gaurko azken orduko albistea Osasun albisteak gaur Lizarra azken ordukoa Altsasu azken ordukoa Corella albisteak Azkoien albisteak Barañain albisteak Cintruénigo albisteak Nafarroako Ospitale Gunea Koronabirusa olatu berria Nafarroako Osasun Zerbitzua