Gizartea -

Koronabirusa

Aire zabalean musukoa kentzea, beste urrats bat normaltasunera bidean

Ez da derrigorrezkoa izango larunbat honetatik aurrera aire zabalean eta segurtasun distantzia zainduta. Hala ere, salbuespenak egongo dira, jende pilaketak daudenean, adibidez.

Emakume bat musukoarekin kalean. Argazkia: EiTB
Emakume bat musukoarekin kalean. Argazkia: EiTB
Ekainak 26: lehen eguna musukorik gabe kalera ateratzeko aukerarekin

1:34

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Aldizkari Ofizialak ostiral honetan argitaratu duen Osasun Ministerioaren aginduaren arabera, larunbat honetatik aurrera ez da derrigorrezkoa izango musukoaren erabilera aire zabalean.

Hala ere, salbuespenak daude. Izan ere, maskara jantzi beharko da jende pilaketak daudenean eta bizikideak ez diren pertsonen artean metro eta erdiko distantzia zaintzea ezinezkoa denean.

Garraio publikoan ere nahitaez erabili beharko da musukoa, nasak eta bidaiarien geltokiak barne. Ibilgailu pribatuetan ere erabili egin beharko da bidaiariak ez badira bizikideak.

Itsasontzietako bidaiarien kasuan, ez da derrigorrezkoa izango maskararen erabilera kamarotean edo kanpoaldean, metro eta erdiko distantzia gorde badaiteke, betiere.

Aire zabalean egiten diren ekitaldi jendetsuetan musukoak nola erabili behar diren ere zehazten du aginduak, eta derrigorrezkoa izango da zutik egiten direnetan, edo eserita 1,5 metroko distantzia gorde ezin denean.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Espainiako Gobernua Espainia Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Koronabirusa Deseskalatzea Maskarak