Gizartea -
KORONABIRUSA
Kasu berriak 43ra jaitsi dira Nafarroan, baina positibitatea % 4,8ra igo da
Nafarroako 16 urtetik gorakoen % 60k baino gehiagok badute jada lehen dosia jarrita eta adin horretatik gorakoen % 38 erabat immunizatuta daude.
EITB MEDIA
Larunbat honetan 43 kutsatu berri atzeman dituzte Nafarroan, bezperan baino 16 gutxiago, Foru Gobernuak igande goizean emandako behin-behineko datuen arabera.
Osasun Sailak 899 proba egin zituen atzo, eta horietatik % 4,8k eman zuten positibo.
Astean zehar, 32 kasu atzeman zituzten astelehenean Nafarroan ( % 1,9), 62 asteartean ( % 3,3), 46 asteazkenean ( % 3,2), 47 ostegunean ( % 3,2), 59 ostiralean ( % 4) eta 43 ( % 4,8) larunbat honetan.
Azken 24 orduetan positibo gehien izan duten zonaldeak San Adrian (4 kasu) eta Burlata, Funes, San Jorge (Iruñea), Txantrea (Iruñea) eta Tutera (ekialdea) dira (laurek 3na kasu).
Txertaketaren datuak
Txertaketari dagokionez, 5.106 dosi inokulatu zituzten atzo. Guztira 527.063 txerto eman dira eta 20.279 pertsonak dute pauta osoa.
Oro har, Nafarroako 16 urtetik gorako biztanleen % 60k baino gehixeagok du dosi bat jarrita, eta populazio horren % 38 erabat immunizatuta dago.
Bestalde, 100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentzia metatua 92,63koa zen ostiral honetan Foru Erkidegoan, Espainiako Osasun Ministerioak emandako datuen arabera.