Gizartea -

Hondartzak

Beroa, hondartzak gainezka eta edukierak gainditzear, Bizkaian eta Gipuzkoan

Orotara, Bizkaia eta Gipuzkoako zazpi hondartza itxi dituzte egunean zehar, jende gehiegi zegoelako.

Jende andana, hondartza egunaz gozatzen. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia
Jende andana, hondartza egunaz gozatzen
Euskal kostaldea jendez bete da, hondartza gosea tarteko

1:5

EITB Media | Agentziak

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zazpi hareatza itxi dituzte, bi Bizkaian eta bost Gipuzkoan, gaurko egunean zehar, baimendutako edukiera beteta. Gainera, beste 19tan jende pilaketa handiak egon dira, ixtera heldu gabe.

Tenperatura 30 gradura iritsi da gaur EAEko zenbait tokitan, eta herritar andana animatu da Kantauriar isurialdeko hondartzetan eguna pasatzera.

Koronabirusaren pandemia kontrolatzeko neurri bereziek, baina, indarrean jarraitzen dute hondartzetan ere, edukiera murriztuz.

Hondartzen okupazioa bandera bitartez jakinarazten da, bisitariek nahi beste denbora egoteko aukera duten edo dagoeneko alde egin behar duten argituz.

Auto-ilara luzeak eta aparkatzeko arazoak, hondartzara joateko
Auto-ilara luzeak eta aparkatzeko arazoak, hondartzara joateko
Auto-ilara luzeak eta aparkatzeko arazoak, hondartzara joateko

1:5

Bizkaia

Igande honetan, Bizkaiko 12 hondartzetan jarri dute bandera laranja. Edukiera betetzear egon dira Arenan (Muskiz), Sopelako bi hondartzetan, Getxoko Areetan eta Ereagan, Bakioko hondartzan, Plentzian, Gorlizen eta Isuntza zein Karraspion (Lekeitio).

Arrietara-Atxabiribileko hondartza, Sopelan, eta Bermeoko Aritzatxu itxi egin behar izan dituzte arratsaldean, bandera gorria jarrita.

Gipuzkoa

Zarautzeko hondartzako gune batean, Gaztetapen (Getaria), Ondarretan (Donostia), Itzurunen (Zumaia) eta Hondarribiako hondartzako guneetako batean bandera gorria jarri dute gaur, eguneko uneren batean, jendez gainezka zeudelako.

Zarautzeko hondartzan, Saturraranen (Mutriku), Malkorben (Getaria) eta Kontxan (Donostia) ere bisitari ugari bildu dira, baina ez da izan beharrezkoa hondartzok ixtea.

La Concha, cubierta con una neblina. Foto: Xabier Urteaga | EITB Media

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bakio Bermeo Donostia Getxo Sopela Bizkaia Gipuzkoa Zarautz Hondartzak Brazomar hondartza Hondarribia Gizartea Eguneko albisteak Lekeitio Plentzia Albisteak Ondarreta hondartza Bermeoko hondartza Mutriku Kontxako hondartza Getaria Aisia Zarauzko hondartza Arrigunaga hondartza Ereaga hondartza Uda