Gizartea -
KORONABIRUSA
Bioetikak ontzat eman du AstraZenecaren bigarren dosia jasotzeko baimena
Espainiako Bioetika Batzordeak uste du AstraZenecaren bigarren dosia jaso nahi dutenek "baimen informaturako protokolo espezifiko bat" sinatu ahal izango dutela.
N. B. | EITB MEDIA
Espainiako Bioetika Batzordeak uste du "etikoa eta legez gomendagarria" dela AstraZenecaren txertoaren lehen dosi bat jaso duten eta Pfizerrekin jarraibidea osatzea ukatzen duten 60 urtetik beherakoek "baimen informaturako protokolo espezifiko bat sinatzea" beren erabakiarekin.
Hala adierazi du erakundeak Osasun Ministerioak bidali zion kontsultari erantzunez, bere iritzia jakiteko zuzena ote den, ikuspuntu etikotik, paziente horiei anglosuediar serumarekin jarraibidea osatzea, eta, kasu horretan, baimen informatua behar ote zuten.
Espainiako Gobernuak Euskal Autonomia Erkidegoari (EAE) jakinarazi dionez, datorren astelehenean AstraZenecaren 12.200 dosi bidaliko dizkio, Jose Luis Quintas Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuordeak egoera epidemiologikoari buruz ostiralero eskaini ohi duen prentsaurrekoan iragarri duenez.
Gotzone Sagardui Osasun sailburuak asteazkenean ohartarazi zuenez, Pfizerren bigarren dosiaren alde egiteak txertaketa berriak bi astez atzeratuko lituzke.
Bestalde, Osasun sailburuordeak iragarri du aurrerantzean Pfizerren bi bidalketa izango direla astero (orain arte bakarra zen), baina aldaketak ez diola aurreikusitako dosi kopuruari eragingo. Nolanahi ere, arlo logistikoan moldaketak egin beharko dituztela azpimarratu du.